Stephen Hawking: "Estralurtarrak existitu egiten dira"
Stephen Hawking Britainia Handiko zientzialari ospetsuaren ustez, "seguruenik estralurtarrak existitu egiten dira", eta estralurtarrekin harremana "saihesteko" aholkatu egin die gizatiarrei.
''Discovery'' telebista katean egin ditu Hawking-ek adierazpenak. Bere hitzetan, "zentzuzkoa" da estralurtarrak existitzen direla pentsatzea. Hori bai, existituko balira, Lurrera "erreskurtsoak" hartzera besterik ez zirela etorriko gaineratu du.
Hawking-en ustez, estralurtarrak Lurrera etortzekotan, Cristobal Colon Ameriketara heldu zeneko antzeko emaitza izan daiteke.
Gizon-emakumeek estralurtarrekin komunikaziorik ez dutela izan behar gainreatu du.
"Zenbakiek estralurtarrak existitzen direla esaten didate. Orain, erronka nagusia estralurtarrek daukaten itxura aurreikustea litzateke", esan du zientzialariak.