Presidentearen neskatila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carla Bruniren eta Nicolas Sarkozyren lehen alaba jaio da

Atzo, Carla Bruni ospitalera iritsi zenetik, mundu osoko hedabideak jaiotzaren zain izan dira. Errepublika hasi zenetik agintean dagoen estatuburu baten lehen alaba da.
Carla Bruniren haurdunaldiko azken irudietako bat. Argazkia: EFE

Carla Bruni Frantziako lehen dama alaba batez erditu da. Nicolas Sarkozy senarra ezin izan da emaztearekin izan kutsu ekonomikoko bilera batean izan delako, Alemanian, Frantziako hedabideek adierazi dutenaren arabera. Atzo, 20:00ak aldera, La Muette klinikan jaio zen bikotearen lehen alaba.

Atzo, Carla Bruni ospitalera iritsi zenetik, mundu osoko hedabideak jaiotzaren zain izan dira. Errepublika hasi zenetik agintean dagoen estatuburu baten lehen alaba da.

Sarkozy Brunirekin iritsi zen klinikara, baina, ondoren, Frankfurtera alde egin zuen Jean Claude Trichet BCEko presidentearen agurrera. Horrez gain, Angela Merkelekin ere bildu zen datorren igandean Europako Batasuneko liderrek egingo duten bilerari buruz hitz egiteko.

Nicolas Sarkozyren laugarren alaba da. Aurretik, lehen emaztearekin 26 urteko Pierre eta 25 urteko Jean semeak ditu. Ceciliarekin, 14 urteko Luios semea izan zuen. 2007an, estatuburu izendatu eta denbora gutxira banandu egin zen.

Hilabete gutxira, 43 urteko Carla Brunirekin ezkondu zen. Brunik Raphael Enthoven filosofoarekin izandako 10 urteko seme bat du, Aurelien.

Europe 1 kateak adierazi duenez, klinikako gelarik handienetako batean dago Bruni eta segurtasunagatik ondoko hiru edo lau gela ere hartu ditu bikoteak.

Duela aste gutxi egindako elkarrizketa batean, lehen damak umearen jaiotzaren berri hedabideetan emango ez zuela adierazi zuen; izan ere, Bruniren ustez, "herritarrek ez dute horren berri jakin nahi".

Sarkozy "pozik"

Nicolas Sarkozy Franziako presidenteak "pozik" dagoela adierazi die gaur goizean emaztea eta alaba jaioberria bisitatzeko klinikara joan denean. Gainera, Sarkozyk umearen izena amak erabakiko duela esan du.

Frantziako hedabideek argitaratu dutenez, agintariak hainbat opari jaso ditu ospitaleko sarreran. "Zorte handia izan dugu. Gurasoek ondo ulertuko dute gure zoriontasuna", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X