Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Felipe Juan Froilan zauritu egin da, oin batean tiroa hartuta

Elena infantaren eta Jaime de Marichalarren semea aitaren familiak Sorian duen etxean izan da. Erregearen biloba tiro-ariketak egiten ari zen tiro batek ihes egin eta oina harrapatu dionean.
Felipe Juan Froilan, Elena infantaren eta Jaime de Marichalarren semea. Argazkia: EFE

Errege-erreginen biloba zaharrena eta Elena infantaren eta Jaime de Marichalarren semea, Felipe Juan Froilan (13 urte), Madrileko Quiron klinikara eraman zuten atzo eskuineko oinean 36 kalibreko eskopeta batekin nahigabe tiroa hartu ostean. Elena infanta Felipe Juan Froilanekin izan da ospitalean. Froilanek ospitalean jarraituko du eta oinean egin behar zaizkion sendaketak egiteko, Erregearen Etxeak adierazi duenez.

Felipe Juan Froilan eta Victoria Federica arreba aitaren familiak Sorian duen etxean izan dira Aste Santuan. Elena infantaren eta Jaime de Marichalarren semea aitarekin tiro-ariketak egiten ari zen eta eskopetarekin nahigabe oinean tiroa hartu zuen.

Soriako Santa Barbara ospitalean zauriak sendatu ondoren, errege-erreginen biloba zaharrena Madrileko Quiron Klinikara eraman zuten zauriaren "garbiketa kirurgikoa" egiteko.

Sofia erregina gaur goizean joan da biloba bisitatzera. Maria Zurita, Elena infantaren lehengusina, ere, Quiron klinikan izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X