Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Euskal asmatzaileak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteiztar batek bakarrik mugitzeko gai den maleta asmatu du

“Hop” izena duen prototipoa nazioarteko lehiaketa bateko finalera heldu da, baina ibilbide luzea du merkaturatu aurretik.

Rodrigo Garcia izeneko gasteiztar batek “Hop” izeneko maleta adimenduna asmatu du. Jabeari 80 zentimetrora jarraitzeko gai da, telefono mugikorreko uhinen bitartez orientatzen da eta ez dauka gurpilik.

Bakarrik mugitzen den maletarekin Europako asmakizunen nazioarteko lehiaketako finalera heltzea lortu du asmatzaile gasteiztarrak, eta nagusientzat eta ezintasunen bat duten pertsonentzat lagungarria izan daitekeela uste du.

Hori ez da, ordea, gizon horren lehen asmakizuna, aurretik pipak erabiliz lanpara bat, maskorrak baliatuz aulki bat eta listuaz dabilen hortzetako eskuila bat egin baititu.

Asmatzailearen esanetan, maletak ez du gurpilik eta tanke militarrek duten antzeko sistema baten bidez mugitzen da, eta oztopoak gainditu eta eskailerak igotzeko gai da. Gainera, sentsoreak ditu, erabiltzailearen sakelako telefonoarekin konektatzeko. “Hop” maleta prototipo bat baino ez da, eta, merkaturatu aurretik, ezinbestekoa izango da ideia garatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X