Nazioarteko edaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kalimotxoa, 'plazer aitorrezina', 'New York Times'en begietara

Egunkari estatubatuarrak edariaren ezaugarriak deskribatzen dituen albistea argitaratu du eta sangriaren bertsio azkar eta erraza dela jaso du.
Gasteizen egin zuten kalimotxo lehiaketa batetako irudia. Argazkia: EiTB

Kalimotxoa, Euskal Herriko edaririk arrakastatsuenetako bat, AEBetara iritsi da eta New Yorkeko taberna ospetsuenetan ere ezagutzen dute.

Jenny Woodward kazetariak "plazer aitorrezina" dela esaten duen albistea argitaratu du, The New York Times egunkarian. Ardoa eta edari freskagarria nahasten dituela eta liomi zukuarekin nahastea gustuko duela azaldu du kazetariak.

Woodwarden aburuz, kalimotxoa arratsalderako edari bikaina da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X