Irudi berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maradonaren aurpegi berria, burlen jomuga sare sozialetan

Argentinako futbol-jokalari ohiak ebakuntza egin du eta ezpainak handitu ditu. Twitter parodiaz bete da.
Maradona Mairena. Foto: Twitter
Twitterren argitaratu duten irudietako bat.

Euren itxura gaztetzeko ebakuntza egiten duten pertsonaia ezagunen zerrendara batu da Diego Armando Maradona Argentinako futbol-jokalari ohia.

Asteburuan "De Zurda Viajero" telebista-saioan agertu zen 'aurpegi berriarekin'. Irudian ikus daitekeenez, aldaketak ezpainetan dira agerien, lodiago eta gorriago baititu.

Diego Armando Maradona nueva cara aurpegia EFE

Maradona, bere 'aurpegi berriarekin'. Argazkia: EFE

Renee Zellweger aktore ezagunarekin jazo zen moduan, sare sozialetan burlarako erabili dute irudia eta 'meme' edo parodiaz bete dira. Carmen de Mairena edo Disney etxeko eta "Family Guy" marrazki bizidunen telesaileko pertsonaia batekin alderatu dute futbol-jokalari ohia. Hona parodia onenetako batzuk:

script>

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X