Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

60 urtetik beherakoek covid-19aren aurkako laugarren dosia jarri ahalko dute

Osasun Publikoko Batzordeak heldu guztiei zabaldu die txertoaren bigarren errefortzu dosia emateko aukera, eta arrisku faktoreak dituzten 5 urtetik beherakoentzako pediatriako txertoa jartzea gomendatu du.
Vacunación contra la covid-19.
Covid-19aren kontrako txertaketa. Argazkia: EFE

Covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia, errefortzuko bigarrena, 60 urtetik beherakoei ere iritsi zaie. Osasun Publikoko Batzordearen ustez, arrisku faktorerik gabeko pertsona helduentzat ez dago kontraindikaziorik, eta, beraz, txertaketa kanpaina ireki du hala eskatzen duten pertsonentzat.

Ostegunean egindako bileran, arrisku faktoreak dituzten 5 urtetik beherakoentzako (6 eta 59 hilabete bitartekoak) pediatriako txertoa ere onartu du.

Bestalde, Batzordeak txertatzeko eskatu die oraindik jaso ez duten pertsonei, baita errefortzu dosia jarri ez dietenei, eta arrisku taldeetakoei bigarren errefortzu dosia emateko gomendioa egin die.

Halaber, errefortzu dosia jartzeko garrantzia azpimarratu du zenbait pertsonen kasuan, hala nola, 60 urtetik gorakoengan, adinekoen zentroetako egoiliarrengan, osasun langileengan eta arrisku faktoreak eta immunosupresioa dituzten 60 urtetik beherakoengan.

Albiste gehiago osasuna

Gehiago kargatu