PuntuEUSek domeinu nagusia izan nahi du euskararen lurralde digitalean
PuntuEUS Fundazioaren patronatuak balantze ona eginez eta asmo eta erronka berriekin abiatu du urtea. Izan ere, PuntuEUS 2020 plana itxitzat eman eta PuntuEUS 2021-2023 plan estrategikoa abiatzea onartu du, eta gizartearen eraldaketa digitalean euskaratik eragitea izango du helburu.
"Ez dago zalantzarik helburuak arrakastaz bete direla. .eus domeinuak gure gizartean lortu duen onarpena eta presentzia handia da: % 242 hazi da domeinua epealdi honetan, domeinu kopurua ia hirukoiztuz eta 4.903 domeinu izatetik 11.927 domeinu izatera pasaz", azaldu du Josu Waliño Puntueusen zuzendariak.
Ibilitako bideari jarraiki “gizartearen eraldaketa digitalean euskaratik eragitea” izango da PuntuEUSen hurrengo hirurtekorako xedea. Horretarako, lau arlo edo erronka nagusitan jarriko ditu indarrak: gizarte digital euskalduna, domeinua, industria digitala eta kudeaketa aurreratua.
Datozen urteotan PuntuEUS Fundazioak euskararen estrategia digitalean sakonduko du, ohar batean azaldu dutenez, “industria digitalaren sektorean euskaratik eraginez”. .eus domeinua da horretarako tresna nagusia, eta helburua, euskararen lurralde digitalean nagusi izatea da.
Horretarako, domeinuaren zibersegurtasuna eta kalitate irizpideak areagotuko dira domeinuaren zabalkundea indartuz. Era berean, industria digitalean errotzen, domeinuen nazioarteko sektorean egoten eta eragiten jarraitzea da asmoa.
Albiste gehiago teknologia
Linda Yaccarino X enpresako zuzendariak dimisioa eman du, bi urtez Elon Musken konpainiaren buru izan ondoren
Yaccarinok alde egiteko erabakia iragarri du arrazoirik eman gabe, eta aditzera eman du ez dagoela inolako desadostasunik Elon Muskekin. Are gehiago, "izugarri eskertuta" dagoela erantsi du.
Trumpek 90 egunez luzatu du TikToki Txinatik bereizteko emandako epea
Trumpek 90 egun gehiago eman dizkio TikToki Txinako matrizetik bereiz dadin, AEBn erabili ahal izateko. Bidenen agintaldiko lege batek Txinarekin moztera behartzen zuen aplikazioa, AEBren "arerioa" dela iritzita, baina Trump presidenteak luzapenak onartu ditu TikTokek AEBko inbertitzaile bat aurkitu dezan.
Euskarazko eta beste hizkuntza gutxituetako txatbotak sortzeko modu berritzailea topatu du HiTZ zentroak
Orain arte, txatboten elkarrizketa onak izateko gaitasuna Interneten modu irekian hizkuntza jakin batean idatzita dauden dokumentu kopuruaren araberakoa zen, baina metodo berriak izugarri erraztuko du txatboten jarduna egokiagoa izatea.
Nintendo Switch 2a erosi aurretik jakin beharreko 5 gauza
Nintendoren kontsola berria ostegun honetan, ekainak 5, merkaturatu dute eta hemen dituzu erosi aurretiko jakingarri batzuk.
Donostiako CIC nanoGUNE errefererentzia-zentro bihurtuko da teknologia kuantikoan
Ibaeta auzoan dagoen CIC nanoGUNEren eraikinak bigarren dorre bat izango du, eta bertan hardware kuantikoaren ikerketara bideratutako laborategiak egongo dira.
Espainiar Estatuko hiru pasahitz erabilienak segundu bakar batean deszifra daitezke
Igandean Pasahitzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Gipuzkoako Ziur Industria Segurtasun Zentroak ohartarazi du ziberasko gehienak pasahitzak lapurtuta egin ohi dituztela ziberkriminalek.
YouTuberen 20. urteurrena: Hau da 2005eko apirilaren 23an plataformara igotako lehen bideoa
2005eko apirilaren 23an, hogei urteko gazte batek 18 segundoko grabazio bat igo zuen. Igotakoak mundua irauliko zuen, 530 milioi bistaratze baino gehiago lortuta.
OpenAI bere sare sozial propioan ari da lanean, eta Xen antzekoa izango litzateke
Sam Altman OpenAIko zuzendari exekutiboak pribatuan iritziak eskatu ditu oraindik lehen faseetan dagoen proiektuari buruz. Ez dago argi konpainiak sare soziala aplikazio independente gisa abiarazteko edo ChatGPTn barneratzeko asmoa duen.

Amazonek TikTok erosteko eskaintza aurkeztu du
"The New York Times" egunkariaren arabera, AEBko erraldoi teknologikoak Txinako sare sozial osoa erosteko eskaintza egin du.
Segurua al da Signal? AEBk gerra planak aztertzeko erabili duen aplikazioaren erradiografia
Mezularitza aplikazio honek zeresana eragin du azken egunetan, Trumpen Administrazioak nahi gabe kazetari bat sartu baitzuen gerra planak partekatzen zituen txat zifratu batean.