Euskarazko eta beste hizkuntza gutxituetako txatbotak sortzeko modu berritzailea topatu du HiTZ zentroak
Orain arte, txatboten elkarrizketa onak izateko gaitasuna Interneten modu irekian hizkuntza jakin batean idatzita dauden dokumentu kopuruaren araberakoa zen, baina metodo berriak izugarri erraztuko du txatboten jarduna egokiagoa izatea.
HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroak sortutako metodo berria. Irudia: EHU
Euskal Herriko Unibertsitateko HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroak euskara eta tankerako hizkuntza gutxituetan elkarrizketak izateko gai diren txatbotak egiteko modu berri bat sortu du, Metaren ikerkuntza zentroak sortutako hizkuntza-eredu ireki eleaniztuna, Llama, abiapuntutzat hartuta.
Ohiko bidea Llama euskarazko testu eta adibideekin elikatzea litzateke, baina oso lan garestia da. “Enpresa handiek soilik egin ahal izan dute oraingoz”, azaldu du Eneko Agirre HiTZ zentroaren zuzendariak.
Lan hori ekiditeko helburuarekin, HiTZeko kideek “bide berritzaile eta efizientea” topatu dute txatbota euskarara egokitzeko. Metodo berriarekin, nahikoa da Llama euskarazko testu-masarekin trebatzen jarraitzea, baina horretarako funtsezkoa da “ahanztura katastrofikoa” deritzan arazoari aurre egiteko teknikak aplikatzen asmatzea.
Egindako lanak bide berriak urratu ditu. Alde batetik, metodoa bera Llama baino indartsuagoak diren eredu irekietan aplika daiteke, eta, bestetik, antzeko testu-bolumena duten beste hizkuntza batzuetan ere egin daiteke.
Internet irekian dagoen dokumentu kopuruari dagokionez, ingelesez euskaraz baino 1.000 aldiz dokumentu gehiago daude, eta gaztelaniaz baino 100 aldiz gehiago. Horregatik, orain arte zalantza izan da txatbotekin hizkuntza gutxituetan mintzatzen ingelesez eta gaztelaniaz egindakoetan adina emaitza onak lor daitezkeen.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.