Sare sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amazonek TikTok erosteko eskaintza aurkeztu du

"The New York Times" egunkariaren arabera, AEBko erraldoi teknologikoak Txinako sare sozial osoa erosteko eskaintza egin du.
Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Amazon AEBko erraldoi teknologikoak TikTok Txinako sare soziala erosteko eskaintza aurkeztu du, The New York Times egunkariaren arabera.

Hain zuzen ere, apirilaren 5ean bukatuko da AEBk TikToki egindutako epea jabe txinatarretik bereizteko. Hala egin ezean, debekatu egingo dute.

Aipatu egunkariaren esanetan, Amazonek JD Vance AEBko presidenteordeari eta Howard Lutnick Merkataritza idazkariari jakinarazi die eskaintza, gutun baten bidez,

Dena dela, badirudi Etxe Zuriak ez duela serio hartu eskaintza.

Antza denez, hainbat enpresa daude TikTok erosteko interarekin, hala nola Microsoft, Blackstone eta Oracle, herrialde hartako hedabideek azaldu dutenez.

Joe Biden presidentearen garaian, TikTok debekatu egin zuten AEBen, baina Donald Trumpek aplikazioa "salbatzea" promestu zuen.

TikTokek 170 milioi erabiltzaile ditu AEBen.

Albiste gehiago teknologia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek 90 egunez luzatu du TikToki Txinatik bereizteko emandako epea

Trumpek 90 egun gehiago eman dizkio TikToki Txinako matrizetik bereiz dadin, AEBn erabili ahal izateko. Bidenen agintaldiko lege batek Txinarekin moztera behartzen zuen aplikazioa, AEBren "arerioa" dela iritzita, baina Trump presidenteak luzapenak onartu ditu TikTokek AEBko inbertitzaile bat aurkitu dezan.

Gehiago kargatu