Zuzeneko emanaldiek Bilbo hartuko dute udazkenean
Irailetik aurrera, kontzertua aretoek beteko dute udako jaialdiek utzitako lekua. Taldeek bira luzeak hasiko dituzte eta areto txikietan gozatuko ditugu, soinu hobearekin. Datozen hilabeteetan Bilboko eskaintza zabala izango denez, gustu ezberdinak beteko dituen aukeraketa egin dugu.
Barrence Whitfield & The Savages, irailak 15
'Savage Kings' (Munster records) diskoa aurkezteko, soul eta rock-and-rollez betetako kontzertu indartsua eskainiko du Barrence Whitfield & The Savagesek. Pettiren alboan entzun genuen duela urte batzuk Whitfield, eta orain Savages taldeak lagunduta ikusiko dugu berriro. Kafe Antzokia, Bilbo (21:30ean, 12 euro aurresalmentan 15 euro txarteldegian).
Los Tigres del Norte, irailak 16
Doinu latinodun talde gaiztoenak berriz egingo digu bisita. Corrido-ekin batera cumbia, balada eta ranchera-k ez dira faltako emanaldi intentsu honetan. Barakaldoko Rock Star aretoan (20:00etan, 23 euro aurresalmentan eta 28 txarteldegian).
Millencolin, irailak 24
Duela hamar urte argitaratu zuten Pennybridge Pionners diskoa zuzenean aurkezten ari da Millencolin talde mitikoa. Hardcore azkarrena lantzen duen taldeak disko berria argitaratuko du udazkenean. Aurretik, klasikoez gozatzeko aukera izango dugu. Santana 27 aretoa Bilbo. (20:00etan, 22 euro aurresalmentan eta 26 euro txarteldegian).
JC Brooks & the Uptown Sound + Ugly Beats, irailak 29
Egungo soul eta rock-and-roll onenak beteko du gau honetan Kafe Antzokia. JC Brooksek egungo ahotsik interesgarriena duela erakutsiko du, Chicagotik etorrita. Gainera, Ugly Beats taldea ere arituko da rock-an-roll dantzagarria eskaintzeko. Bilboko Kafe Antzokia (21:30ean, aurresalmentan 12 euro eta 15 euro txarteldegian).
Kitty, Daisy and Lewis, urriak 2
Rockabilly, R&B, swing, country, blues eta rock-and-roll doinuak landuz iraultza egin zuen hiruko gazteak Erresuma Batuko musika eszenan. Maisuki egindako soinu klasikoa erakusten dute eta oso dibertigarriak dira eszenatokian. Bilboko Kafe Antzokian (21:00etan, aurresalmenta 16 euro eta txarteldegian 20 euro).
Bonnie Prince Billy, urriak 20
Palace Brothersen ari zenean egin zen ezagun Will Oldham. Ondoren, Bonnie Prince Billy bezala hasi zen, bakarlari gisa. Gaur egun AEBetako kantautore onenetakoa da eta azken urteetan indie musika folkarekin, countryarekin eta beste hainbat doinurekin nahastu du. Bilboko Kafe Antzokia (21:30ean, aurresalmenta 22 euro eta txarteldegian 24 euro).
Junip, urriak 22
Udaberrian eskaini behar zuten emanaldia bertan behera utzi ostean, José Gonzalez eta bere lagunak bueltan izango ditugu urriaren 22an. Fields aurkeztera etorriko dira, elektronika, folk, soul eta pop doinuak dotore nahasten dituen lana. Kafe Antzokia Bilbao (21:30ean, aurresalmentan 15 euro eta txarteldegian 20 euro).
Mogwai, urriak 25
Mogwai taldeak bere zarata ekarriko digu berriz ere. 90eko hamarkadan kantu luze eta dentsoei esker arrakasta lortu zuten eta kontzertuetan handitzen den soinua lortu zuten. Hardcore Will Never Die, But You Will disko berria aurkeztera datoz. Bilboko Kafe Antzokia (21:00etan, aurresalmentan 20 euro eta txarteldegian 23 euro).
Cut Copy + The Suicide of Western Culture, urriak 29
Momentuko taldea da Cut Copy. Donostiako Jazzaldian kontzertua eskaini eta gero, Bilbon izango dira 80ko hamarkadako pop doinuez betetako kantuak eskaintzeko. The Suicide of Western Culture etorkizuneko taldea da. Bikote honek elektronikaren alderdirik berritzaileenak eskainiko dizkigu, Tortoiseren eta beste batzuen eraginarekin. Santana 27 Bilbo (21:00etan, 20 euro).
Fleet Foxes + Vetiver, urriak 24
Lehenengo diskoaren arrakastaren bidetik dator Helplesness Blues bigarren diskoa. Fleet Foxes Seattleko taldeak berehala lortu zuen entzuleen eta kritikaren onespena, eta azkeneko urteetako talde esanguratsuena bilakatu zen hasieratik. Indiea eta folka nahasten ditu eta Neil Youngen eragina nabari daiteke, besteak beste, bere musikan. Santana 27 (20:00etan, aurresalmentan 20 euro eta 24 euro txarteldegian).
Bilboloop Festival, azaroak 18 eta 19
Indiea, popa eta elektronika gustuko dutenentzat ezinbesteko zita da urtero Bilboloop jaialdia. Azaroaren 5ean egingo dute aurkezpen festa eta badakigu Le Corps Mince de Françoise eta beste hainbat talde arituko direla jaialdiko bi egunetan. Kafe Antzokia Bilbo (21:30ean).
Herman Düne + Holloys, azaroak 22
Aurtengo udako kantu garrantzitsuenetako bat den "I wish that I could see you soon"en egileak Kafe Antzokian arituko dira urriaren 27an eta kontzertu horretarako sarrerak salgai daude jada 15 euroren truke. Kontzertuaren egunean, berriz, 20 euroko salneurria izango dute txartelek.
Battles, abenduak 2
Erabateko taldea da Battles, indartsua eta zuzena. Udazkeneko ezinbesteko zita izango da berea. Barruraino sartzen zaizkizun kantuak sortzen dituzte eta gauza berrien bila dabiltzanentzat aproposa izango da bere emanaldia. Kafe Antzokia Bilbo (21:30ean).
The Horrors, abenduak 3
Lehen aldiz arituko da The Horrors Euskal Herrian. Argitaratu dituen hiru lanetan progresio harrigarria erakutsi dute kantu sendoei esker. Skying disko berrian 'Still life' kantu hipnotikoa sartu dute, esaterako. Kafe Antzokia Bilbo (21:30ean, aurresalmenta 17 euro eta txarteldegian 20 euro).
Danko Jones, abenduak 16
'Dan cojones' oihu egingo du berriz ere Danko Jonesek Bilboko Kafe Antzokian. Speed rock, hard rock eta thrash doinuak nahasten dituen Kanadako musikariak emanaldi azkar eta bizia eskainiko du (21:30ean, aurresalmenta 18 euro eta txarteldegian 22 euro).
Nick Lowe, abenduak 17
Nick Lowe abeslari beteranoa Bilbon arituko da abenduaren 17an. Bere ibilbidea errepasatuko du, Elvis Costellorekin lan egin zuen musikariak. Maisu honen emanaldiaz gozatzeko aukera bakarrenetakoa izango da. Santana 27 (22:00etan, 20 euro).
Irailetik aurrera, kontzertua aretoek beteko dute udako jaialdiek utzitako lekua. Taldeek bira luzeak hasiko dituzte eta areto txikietan gozatuko ditugu, soinu hobearekin. Datozen hilabeteetan Bilboko eskaintza zabala izango denez, gustu ezberdinak beteko dituen aukeraketa egin dugu.Barrence Whitfield & The Savages, irailak 15 'Savage Kings' (Munster records) diskoa aurkezteko, soul eta rock-and-rollez betetako kontzertu indartsua eskainiko du Barrence Whitfield & The Savagesek. Pettiren alboan entzun genuen duela urte batzuk Whitfield, eta orain Savages taldeak lagunduta ikusiko dugu berriro. Kafe Antzokia, Bilbo (21:30ean, 12 euro aurresalmentan 15 euro txarteldegian).Los Tigres del Norte, irailak 16Doinu latinodun talde gaiztoenak berriz egingo digu bisita. Corrido-ekin batera cumbia, balada eta ranchera-k ez dira faltako emanaldi intentsu honetan. Barakaldoko Rock Star aretoan (20:00etan, 23 euro aurresalmentan eta 28 txarteldegian).Millencolin, irailak 24Duela hamar urte argitaratu zuten Pennybridge Pionners diskoa zuzenean aurkezten ari da Millencolin talde mitikoa. Hardcore azkarrena lantzen duen taldeak disko berria argitaratuko du udazkenean. Aurretik, klasikoez gozatzeko aukera izango dugu. Santana 27 aretoa Bilbo. (20:00etan, 22 euro aurresalmentan eta 26 euro txarteldegian).JC Brooks & the Uptown Sound + Ugly Beats, irailak 29 Egungo soul eta rock-and-roll onenak beteko du gau honetan Kafe Antzokia. JC Brooksek egungo ahotsik interesgarriena duela erakutsiko du, Chicagotik etorrita. Gainera, Ugly Beats taldea ere arituko da rock-an-roll dantzagarria eskaintzeko. Bilboko Kafe Antzokia (21:30ean, aurresalmentan 12 euro eta 15 euro txarteldegian).Kitty, Daisy and Lewis, urriak 2Rockabilly, R&B, swing, country, blues eta rock-and-roll doinuak landuz iraultza egin zuen hiruko gazteak Erresuma Batuko musika eszenan. Maisuki egindako soinu klasikoa erakusten dute eta oso dibertigarriak dira eszenatokian. Bilboko Kafe Antzokian (21:00etan, aurresalmenta 16 euro eta txarteldegian 20 euro).Bonnie Prince Billy, urriak 20Palace Brothersen ari zenean egin zen ezagun Will Oldham. Ondoren, Bonnie Prince Billy bezala hasi zen, bakarlari gisa. Gaur egun AEBetako kantautore onenetakoa da eta azken urteetan indie musika folkarekin, countryarekin eta beste hainbat doinurekin nahastu du. Bilboko Kafe Antzokia (21:30ean, aurresalmenta 22 euro eta txarteldegian 24 euro).Junip, urriak 22Udaberrian eskaini behar zuten emanaldia bertan behera utzi ostean, José Gonzalez eta bere lagunak bueltan izango ditugu urriaren 22an. Fields aurkeztera etorriko dira, elektronika, folk, soul eta pop doinuak dotore nahasten dituen lana. Kafe Antzokia Bilbao (21:30ean, aurresalmentan 15 euro eta txarteldegian 20 euro).Mogwai, urriak 25Mogwai taldeak bere zarata ekarriko digu berriz ere. 90eko hamarkadan kantu luze eta dentsoei esker arrakasta lortu zuten eta kontzertuetan handitzen den soinua lortu zuten. Hardcore Will Never Die, But You Will disko berria aurkeztera datoz. Bilboko Kafe Antzokia (21:00etan, aurresalmentan 20 euro eta txarteldegian 23 euro).Cut Copy + The Suicide of Western Culture, urriak 29Momentuko taldea da Cut Copy. Donostiako Jazzaldian kontzertua eskaini eta gero, Bilbon izango dira 80ko hamarkadako pop doinuez betetako kantuak eskaintzeko. The Suicide of Western Culture etorkizuneko taldea da. Bikote honek elektronikaren alderdirik berritzaileenak eskainiko dizkigu, Tortoiseren eta beste batzuen eraginarekin. Santana 27 Bilbo (21:00etan, 20 euro).Fleet Foxes + Vetiver, urriak 24Lehenengo diskoaren arrakastaren bidetik dator Helplesness Blues bigarren diskoa. Fleet Foxes Seattleko taldeak berehala lortu zuen entzuleen eta kritikaren onespena, eta azkeneko urteetako talde esanguratsuena bilakatu zen hasieratik. Indiea eta folka nahasten ditu eta Neil Youngen eragina nabari daiteke, besteak beste, bere musikan. Santana 27 (20:00etan, aurresalmentan 20 euro eta 24 euro txarteldegian).Bilboloop Festival, azaroak 18 eta 19Indiea, popa eta elektronika gustuko dutenentzat ezinbesteko zita da urtero Bilboloop jaialdia. Azaroaren 5ean egingo dute aurkezpen festa eta badakigu Le Corps Mince de Françoise eta beste hainbat talde arituko direla jaialdiko bi egunetan. Kafe Antzokia Bilbo (21:30ean).Herman Düne + Holloys, azaroak 22Aurtengo udako kantu garrantzitsuenetako bat den "I wish that I could see you soon"en egileak Kafe Antzokian arituko dira urriaren 27an eta kontzertu horretarako sarrerak salgai daude jada 15 euroren truke. Kontzertuaren egunean, berriz, 20 euroko salneurria izango dute txartelek.Battles, abenduak 2Erabateko taldea da Battles, indartsua eta zuzena. Udazkeneko ezinbesteko zita izango da berea. Barruraino sartzen zaizkizun kantuak sortzen dituzte eta gauza berrien bila dabiltzanentzat aproposa izango da bere emanaldia. Kafe Antzokia Bilbo (21:30ean).The Horrors, abenduak 3Lehen aldiz arituko da The Horrors Euskal Herrian. Argitaratu dituen hiru lanetan progresio harrigarria erakutsi dute kantu sendoei esker. Skying disko berrian 'Still life' kantu hipnotikoa sartu dute, esaterako. Kafe Antzokia Bilbo (21:30ean, aurresalmenta 17 euro eta txarteldegian 20 euro).Danko Jones, abenduak 16'Dan cojones' oihu egingo du berriz ere Danko Jonesek Bilboko Kafe Antzokian. Speed rock, hard rock eta thrash doinuak nahasten dituen Kanadako musikariak emanaldi azkar eta bizia eskainiko du (21:30ean, aurresalmenta 18 euro eta txarteldegian 22 euro).Nick Lowe, abenduak 17Nick Lowe abeslari beteranoa Bilbon arituko da abenduaren 17an. Bere ibilbidea errepasatuko du, Elvis Costellorekin lan egin zuen musikariak. Maisu honen emanaldiaz gozatzeko aukera bakarrenetakoa izango da. Santana 27 (22:00etan, 20 euro).
Zure interesekoa izan daiteke
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.