Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Lucia Lacarra Ballet konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” estreinatuko du ostiralean, martxoak 27, Arriaga antzokian, Bilbon, “Adimen Artifizialaren mugei eta arriskuei buruzko gogoeta egiten duen lana”.
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiaren bigarren lanaren koreografia Juanjo Arqués koreografo murtziarrak eta Matthew Golding kanadarrak sortu dute, eta hiru emanaldi eskainiko dituzte Bilboko antzokian: martxoaren 27an, 19:30ean, eta hilaren 28an eta 29an 19:00etan.
“A.I. (Amalur Indarra)” ikuskizunean, laserra erabiltzen da, “Adimen Artifiziala eszenatokiaren gainean irudikatzeko”, eta proiekzioak ere eskaintzen dira, Errege Bardean egindako grabazio bat.
Musikari dagokionez, Max Richter, Johann Johannsson, Samuel Barber, Hans Zimmer eta Kjartan Sveinsson egileen obrak entzuten dira.
Sarreren prezioa 24,50 eta 46,50 euro bitartekoa da.