Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
"Izaki pixkat gardenak" seriearen filmatze-lanak
Formatu Txikiak, Talentu Berriak deialdiaren emaitzak udazkenean hasiko dira loratzen, Primeran EITBren plataforman. Euskarazko fikziozko serieak bultzatzeko EITBren ekimen horren lorratzean, Amarekin goxo-goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak serie laburrak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu izeneko lana filmatzen.
Amarekin goxo-goxo Leire Albinarrate gidoilariak sortu du, 2deo Serieak Tabakaleraren programaren eskutik. Lander Otaolak eta Ane Nafarratek zuzendu dute sei ataleko seriea, eta antzeztaldea osatzen dute Aitziber Garmendia, Iñake Irastorza, Jon Plazaola, Sambou Diaby, Itziar Lazkano, Koldo Olabarri, Urko Olazabal, Lander Otaola eta Asier Hormaza aktoreek.
Haizea da protagonista (Aitziber Garmendia): 35 urte ditu eta ama baino ez du inguruan. Halako batean, amak abandonatu egingo du, eta Haizeak bere kasa bizitzen ikasi beharko du, baina ama nonahi ikusten hasiko da.
Aloka(h)iruko zuzendariak Alba Lozano eta Nitya López dira, eta akoreak Nerea Sanz, Izaro Nieto, Lorea Intxausti, Arnatz Puertas, Dorleta Urretabizkaia, Kepa Errasti, Leire López, Asier Hernández eta Alvar Gordejuela.
Hiru lagun etxe batean bizi dira, Bilboko Zazpikaleetan. Hilabeteko epea dute etxea uzteko, eta hiru negozio ezkutu jarriko dituzte martxan, joan aurretik.
Iñigo Sbeltza da Izaki pixkat gardenak serieko gidoilari, zuzendari eta ekoizlea. Sei istorio itxi dira, guztiak ere mamuen ingurukoak. Jon Plazaola, Patricia Urrutia, Martxelo Rubio, Olatz Beobide, Erika Olaizola, Ainhoa Aierbe, Iñigo Aranburu, Mikel Losada eta Ylenia Baglietto dira aktoreak.
Azkenik, Arriguri Kolektiboa hurrengo asteetan hasiko da Estu sei ataleko seriea filmatzen. Kontrol digitala eta distantzia soziala nagusi diren konfinamendu batean girotuta dagoen laneko protagonistak Aia Kruse eta Jon Ander Urresti dira, eta Nerea Mazo, Kepa Errasti, Sambou Diaby eta Aritz Kortabarria ere ageri dira.
Serie horiek guztiak Primeran plataforman estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.
"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era
Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.
Urrats historikoa eman du euskal ikus-entzunezkoen sektoreak: Zinemaren Akademia eratuko du
Etorkizuneko akademia espazio "inklusiboa eta anitza" izatea nahi dute, sektorearen garapena bultzatzeko balioko duena. Euskal Herriko 150 profesionalen baino gehiagoren babesa du ekimenak.
Euskal artea Veneziara itzuliko da 50 urte geroago
1976an, Franco hil eta urtebetera, Bienalak lekua egin zion euskal artistek bultzatutako programari, eta maiatzaren 6tik 8ra “I Baschi alla Biennale 1976/2026” programa instituzional, akademiko eta artistikoa garatuko du Italiako hirian Eusko Jaurlaritzak eta hainbat aditu eta artistak.
Ikus-entzunezkoen euskal sektorea zinema akademia propio bat eratzeko aukera lantzen hasi da
Sektoreak aitortu du apirilaren 23rako dutela hitzordua jarrita, gogoeta prozesuari ekiteko. Nolanahi ere, "topaketa itxia eta erabat profesionala" izango dela argi utzi dute, eta horregatik, prozesua "errespetatzeko" eskatu diete komunikabideei. "Kanpoko dinamikek" ekimena "baldintzatzea" saihestu nahi dute.
Gero Axular Dantza Taldeak "Agoteak" lana estreinatuko du
90 minutuko ikuskizunean, 90 dantzarik 24 koreografia interpretatuko dituzte. "Gizarte irekiago, askatzaileago eta errespetutsuago baten aldeko aldarria" da lana, dantza taldeak azaldu duenez, eta apirilaren 19an estreinatuko dute, Victoria Eugenian.
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.