Arte eszenikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuzeneko arteen etorkizuna "kinka larrian" dago Arte Biziaren ustez

Euskadiko Zuzeneko Arteen Plataformako kideak kulturaren sektorearen etorkizunagatik kezkatuta daudela adierazteko bildu dira, Donostian, Gasteizen eta Bilbon.
Arte Bizia plataforma. Argazkia: Arte Bizia

Arte Biziak, duela pare bat hilabete sortu zen Euskadiko zuzeneko arteen plataformak, kulturaren sektoreak egoera larria duela salatu du EAEko hiru hiriburuetan.

Donostian, udaletxe aurrean elkartu dira. Ekitaldian, azken bost urteetan udalak, erkidegoetako eta Estatuko erakunde publikoak kulturari oro har eta, bereziki zuzeneko arteei ematen zieten babesa "modu kezkagarrian eta etengabean" murrizten ari direla salatu dute.

Agerraldian, argi utzi dute kultura sektorearen etorkizunagatik kezkatuta daudela; 2009. urtean 27.000 langile baino gehiago biltzen zituen arlo horrek. Udaletako aurrekontuen murrizketak % 10 eta % 40 bitartekoak izan dira kultura esparruan eta, hori dela eta, programazioetarako aurrekontuak murriztu egin dira.

"Udalen, foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarrizketa" eskatu dute, "alderdien interesen gainetik kulturarako babesa nagusitu dadin eta sektorea finantzatzeko gutxieneko oinarri bat berma dadin".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X