Publizitatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

El Sol jaialdia Bilbora iritsi da

27. edizioa Bizkaiko hiriburuan egingo dute lehen aldiz eta Guggenheim museoan, Euskalduna Jauregian, Bilbao Arenan eta AlhóndigaBilbaon egingo dute igandera arte.
18:00 - 20:00
18 herrialdetako iragarkiak, El Solen

El Sol publizitate jaialdia igandera bitartean egingo dute, lehen aldiz Bilbon. Bizkaiko hiriburua izango da datozen lau urteotan jaialdiaren hiriburua, Donostian 25 urtez ospatu eta gero. Aurtengo edizioak hiritarren parte hartzea sustatuko du, eta diseinua eta marka arloko publizitateari ere leku egingo dio.

Edizio honetan, 2.500 lan aurkeztu dituzte eta 2.000 inguru lagunek hartuko dute parte. Bilbon egingo dute lehen aldiz eta horretarako bere lekurik onenak prest ditu jaialdiko ekitaldietarako: Guggenheim museoa, Euskalduna Jauregia, Bilbao Arena eta AlhóndigaBilbao.

Igandean ateak zabalik jardunaldia egingo dute AlhóndigaBilbaon, iragarki lan hoberenez gozatzeko.

Enric Pujades El Sol jaialdiko zuzendariaren esanez, pozik daude hartutako erabakiaz. Jaialdia bera ere handitzen lagunduko duelako, bere hitzetan. Bizkaiko erakundeetatik azpimarratu dutenez, jaialdia bera bultzada ekonomiko handia izango da Bilborentzat, parte hartzaile bakoitzak 300 euroko gastua egiten baitu, batez beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X