Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Britainia Handiko arkitektoek Bilbao Arena saritu dute

Britainiar Arkitektoen Errege Institutuak 59 eraikin saritu ditu guztira, eta Bartzelonako Las Arenas eraikina ere horien artean dago.
Bilbao Arena. Argazkia: Jorge Allende

Britainiar Arkitektoen Errege Institutuak (RIBA) Bilbao Arena saritu du. Bartzelonako Las Arenas eraikina ere RIBA saria jaso duten 59 eraikinen zerrendan dago.

Sizilian egur kontratxapatua erabiliz egindako 150.000 euroko etxe bat, Londresen 2012ko Olinpiar Jokoetarako egindako estadioa eta Oxfordshire konderrian egin duten opera-pabiloi desmuntagarri bat dira saritutako eraikinetako batzuk.

RIBA sariek azken urtean britainiar arkitekturari ekarpen handiena egin dioten eraikinak saritzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X