Bideojokoen hiriburu bihurtuko da Bilbo 'Fun & Serious' jardunaldietan
Azaroaren 26ik abenduaren 2ra Bilbora begira jarriko da bideojokoen mundua, Fun&Serios Game Festivalekin. Produktu horien ekoizle, artista eta garatzaileen lana saritu nahi dute, ikuspegi serioan zein aisiari lotutakoan.
Alfonso Gomez da zuzendaria eta prentsa aurrean esan duenez, "sektorean dauden aurreiritziak apurtu nahi ditugu, industriari merezi duen onespena emateko". Xabier Sabalza Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza zuzendaria ere bertan izan da eta esan duenez, "azken urteotan, bideojokoen industriak zinemarenak eta musikarenak baino fakturazio gehiago izan du".
Bizkaiko Foru Aldundiak lau milioi euro eman dizkie enpresa berritzaileei 'Bizkaia Sortzailea' ekimenaren bitartez, "2015erako 50 enpresa egitasmo berri sortzeko".
Zazpi egunetan, hainbat ekitaldi izango dira Bilboko Euskalduna Jauregian, Guggenheim museoan, AlhondigaBilbaon eta Campos Eliseos Antzokian. Joku serio eta sormenari buruzko hitzaldiak izango dira, hau da, aplikazioen erabilera ludikoari buruz. Hizlarien artean Rod Nelson izango da, Lotus F1 Teameko ingeniari nagusia, Fernando Alonso Renaulten zegoeneko pista ingeniaria izandakoa.
Azaroaren 29an izango da jardunaldietako egun garrantzitsuena. Gala berezia egingo dute Campos Eliseos Antzokian eta "Journey", "Bordelands 2", "Dishonored", "Halo 4", eta "Assasin's Creed 3" bideojokoen egileak izango dira bertan. Urteko bideojoko onenen sariak eskainiko dituzte.
Charles Cecilek hitzaldia eskainiko du 'Fun & Serious' jardunaldietan. "Broken Sword" frankizia ezagunaren egilea da eta bere ibilbide profesionala izango da hizpide, eta egitasmoen finantziazioa bilatzeko mezenasgoaren bidea irekiko du.
Talentu gazteek ere hitzaldiak eskainiko dituzte, baita inbertsioei buruzkoak, saskibaloiaren eta bideojokoen arteko erlazioari buruzkoak, etab. Bideojokoak erosteko eta modu osasuntsuan erabiltzeko tailerrak ere izango dira, txapelketak, jokoen gunea eta mahai-inguruak.
Azkenik, Fun&Serious Game Festivalen baitan, hóPlay ekimena izango da AlhóndigaBilbaon. Sormen eta berrikuntza sariak emango dituzte, mundu osotik heldutako 15 proposameni eta 2012ko Euskal Herriko bideojoko onena sarituko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.