Kaleratzeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artiumeko Batzorde betearazleak lan-erregulazioa onartu du

"Aho batez" hartu dute erabakia. Hiru kaleratze ekarriko ditu, baita zortzi lanaldi murrizketa eta soldata jeitsierak ere. Jardueren %75 gutxiago egingo dituzte datorren urtean.
18:00 - 20:00
Murrizketek Arabako kultura gogotik jipoitu dute

Artiumeko Batzorde betearazleak "aho batez" onartu du museoaren zuzendaritzak onartutako bideragarritasun plana. Lan-erregulazio txosten bat martxan jartzea suposatzen du: hiru kaleratze izango dira, zortzi lanaldi murrizketa eta %7 eta %14aren arteko soldata jeitsierak.

Batzorde betearazleak ohar batean jakinarazi duenez, "oso zaila" izan da zuzendaritzaren erabakia hartzea, baina "arduraz jokatuta" hartu behar izan dutela, "aurrekontu doia" baita abiapuntua.

2013rako %25eko murrizketa izango du museoak aurrekontuetan eta jardueren programazioan %75 jeitsiko da aurrekontua. 200.000 eurotik 50.000 eurora igaroko da datorren urterako.

Hiru kaleratze, zortzi lanaldi murrizketa eta %7 eta %14aren arteko soldata jeitsiera izango direla jakinarazi du zuzendaritzak eta horrela %20 aurreztuko dutela uste dute. Batzorde betearazlea museoko nagusiek osatzen dute: Arabako Foru Aldundiak, zaindari nagusi bezala, Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta Gasteizko Udala.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X