Kintana: 'Zergatik ez esan euskaratik sortu dela dogon hizkuntza?'
Euskararen jatorria ikerketa-gai da oraindik. Azkeneko teoría aste honetan ezagutu dugu. Malin hitzegiten den Dogon hizkuntzatik datorrela dio Jaime Martin Martin hizkuntzalariak. Madrilgo Complutensean Filologia Erromanikoko lizentziatua da Martin. 12 urte eman ditu euskara eta Dogon hizkuntza alderatzen eta esaten du lexikoan, 2.274 hitz hartuta, %70ean antzekotasunak aurkitu dituela.
"Misterio bat argitu da: Euskararen jatorria": horrelaxe esan du Javier Martin Martin filologoak ikerketa amaituta. Malin, Aljeria eta Mauritania artean, gaur egun 300.000 lagunek hitz egiten duen Dogon hizkuntzatik dator euskara.
Aspalditik omen du Martinek euskaldunekiko sinpatia. Eta Filologoa denez euskararen jatorriak jakinmina piztu zion. Tesi batek jarri zuen Dogon hizkuntzaren arrastoaren atzetik. Eta pentsatu zuen antzekotasuna ezin zela izan kasualitatea. Irizpide zientifikoak hartuta ikerketa egitea erabaki zuen. Egitura linguistikoa eta hitzak alderatu ditu. Esate baterako esaldien egitura berdina da. Sujetua hasieran, galdegilea erdian eta aditza atzean. Sorpresa izan zen beretzat ikustea, era berean, demostratiboa edo erakuslea, "hau, hori eta hura" izenaren atzetik doazela eta ez aurretik.
Dekliniazioetan dago aldea: Dogon hizkuntza ez da deklinatzen eta ez du ergatiborik. Baina lexikoa aztertu zuen eta 2.274 hitzetatik 1.633tan antzekotasunak aurkitu zituen. Soro, beri-bero, gara/garai; bana/banandu; gogoro/gogorttu (aferrarse); pipilu/pipil (capullo), togi/toki eta kose/gose adibidez.
Horren harira, Xabier Kintana Euskaltzaindiako idazkaria elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Bere ustez, teoria horrek ez du "ez hankarik ez bururik". Espekulazio merketzat hartu du teoria Kintanak eta era berean, "metodologiarik eza" kritikatu du.
"Soro" hitzaren jatorri latinoari buruz aritu da (Martinek berak adibidetzat jartzen du). Jatorri latindarra omen du eta horregatik ezinezkoa da dogonetik etortzea. "Zergatik ez esan euskaratik sortu dela dogon hizkuntza?", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gero Axular Dantza Taldeak "Agoteak" lana estreinatuko du
90 minutuko ikuskizunean, 90 dantzarik 24 koreografia interpretatuko dituzte. "Gizarte irekiago, askatzaileago eta errespetutsuago baten aldeko aldarria" da lana, dantza taldeak azaldu duenez, eta apirilaren 19an estreinatuko dute, Victoria Eugenian.
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.