Trenbideak Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trenaren 150 urteko historia bildu dute liburu batean

Abuztuaren 15ean Euskadiko lehen trenbideak 150 urte beteko ditu. EAEko aurreneko trenbidea 1864an jarri zuten martxan.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Juan Jose Olaizolak idatzi eta Maquetren argitaratu duen liburu batek Euskadiko trenbideen 150 urteko historia laburbildu du. Abuztuaren 15ean Euskadiko lehen trenbideak 150 urte beteko ditu. EAEko aurreneko trenbidea 1864an jarri zuten martxan. Era berean, urte berean, trena Donostiara heldu zen Madril/Irun/Paris ibilbidean.

Europako beste eskualdeekin alderatuta, trenbideak Euskadira beranduago heldu ziren, Olaizolak eta Gorka Ugalde Euskotreneko buruzagiak azaldu dutenez. Liverpool eta Manchester 30 urte lehenago lotu zituzten trenbidearekin, eta Iberiar penintsulan Bartzelona eta Mataro arteko zerbitzua 15 urte lehenago jarri zuten martxan.

Madril-Paris nazioarteko ibilbidea markatu zuen EAEko aurreneko trenbidea; izan ere, Bilbo eta Tutera lotu zituen eta Zaragoza eta Bartzelonara arte luzatu zuten.

Euskadiko trenbideen historia grafikoa liburua egin dute Euskotrenek, Bilboko Metroak, Eusko Trenbide Sareak (ETS) eta Eusko Jaurlaritzak. 200 argazki bildu ditu liburuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X