'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
Ilker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren Yellow Letters filmak lortu du Berlinaleren 76. edizioko pelikula onenaren Urrezko Hartza.
Berlinaleko nazioarteko epaimahaiaren presidenteak, Wim Wendersek esan du "totalitarismoaren hizkuntza politikoari buruz argi eta garbi hitz egiten duen filma" dela, zinemaren hizkuntza enpatikoarekin kontrastean.
"Hamar egun hauetan ikusi ez dugun familia bat erakusten digu, politikaren presio-eltzearen azpian zehaztasun ikaragarriz erakutsia. Hotzikarak eman dizkigun. Bere filma aurrekari beldurgarri gisa ikusi dugu, gure herrialdeetan ere gerta daitekeen etorkizun hurbilari begira", gaineratu du.
"Izenik eta tokirik aipatzen ez badu ere, denok dakigu nortzuk diren", azpimarratu du.
Filmak Derya eta Aziz ditu protagonista, Ankarako artista bikote ospetsua. Gertakari txiki batengatik Estatuaren jomugan jarriko dira eta euren lanak, etxea eta bizimodua galduko dituzte. Egoera onartu eta beren ideiei uko egin, edo borrokan jarraitu izango da bikotearen dilema.
Urrezko Hartzaz haratago, Berlinaleko beste irabazle nagusia Lance Hammerren Queen at Sea izan da, familia batek amaren dementziari nola aurre egiten dion erakusten duen filma.
Juliette Binoche da filmeko protagonista, eta Anna Calder-Marsahall eta Tom Courtenay britainiarrek lortu dute antzeztaldeko interpretazio onenaren Epaimahaiaren Saria eta Zilarrezko Hartza, hurrenez hurren, ama gaixoaren eta haren senarraren rolean.
Bestalde, Grant Gee zinemagile britainiarrak jaso du zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza Everybody Digs Bill Evans jazz pianista ospetsuari buruzko filmagatik, eta Sandra Hüller aktore alemaniarrak jaso du interprete nagusi onenaren saria Rose drama historikoan egindako lanagatik. Film horretan, XVII. mendearen hasieran bere bizitza askatasunean garatu ahal izateko gizon itxurak egiten dituen pertsonaiaren historia kontatzen da.
Emin Alper zinema zuzendari eta gidoilari turkiarrak, bere aldetik, Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso du Kurtulu ('Salvation') filmarengatik. Erbesteratutako klan bat Turkiako mendien goialdean dagoen urrutiko herrixka kurdu batera itzultzean berpizten den gatazkari buruzkoa da lana.
Berlingo 76. Zinemaldiaren palmares osoa
Urrezko Hartza: Yellow Letters (Ilker Çatak).
Epaimahaiaren sari nagusia: Salvation (Emin Alper).
Epaimahaiaren saria: Queen At Sea (Lance Hammer).
Zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza: Grant Gee (Everybody Digs Bill Evans).
Interpretazio onenaren Zilarrezko Hartza: Sandra Hüller (Rose).
Bigarren mailako interpretazio onenaren Zilarrezko Hartza: Anna Calder-Marshall eta Tom Courtenay (Queen At Sea).
Gidoi onenaren Zilarrezko Hartza: Geneviève Dulude-de Celles (Nina Roza).
Ekarpen artistiko onenaren Zilarrezko Hartza: Yo (Love is a Rebellious Bird) (Anna Fitch eta Banker White).
Dokumentalik onena: If Pegeons Turned to Gold (Pepa Lubojacki).
Opera prima onena: Chronicles From the Siege (Abdallah Alkhatib).
Film labur onenaren Urrezko Hartza: Someday a Child (Marie-Rose Osta).
Film labur onenaren Zilarrezko Hartza: A Women's Place is Everywhere (Fanny Texier).
Europako Zinema Sarietarako Berlinaleko hautagaia film laburren kategorian: Cosmonauts (Leo Cernik).
Film laburren Zuzendaritzako CUPRA saria: Jingkai Qu (Kleptomania).
Zure interesekoa izan daiteke
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.
Hadesen aurkitu zituen Ulisesek hildako ibiltariak
Aintza eta Aintza Homerori, Nolani, "Odisea" euskarara ekarri zuen Matias Mujikari eta sorgindurik dauden (gauden) ikusle eta irakurle multzo bikain horri!
"Los domingos" Oscarretara bidean jarri du Espainiako Zinema Akademiak
Alauda Ruiz de Azuaren filmak La bola negra eta El ser querido izango ditu lehiakide, Espainiako Akademiaren behin betiko hautagaia izateko deman.
Zinemaldiaren demokratizazioan erabakigarria izan zen "El desencanto" filmaren atzerabegirakoa ekarri du gogora erakusketa batek
Duela 50 urte, El desencanto filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatu bazuten ere, Guardia Zibilak Josu Zabaleta gaztea hil ondoren, filmeko lantaldeak jaialdia utzi zuen, protesta gisa. Aurten, lan horrek Klasikoak zikloa irekiko du. Era berean, erakusketa bat inauguratu dute gaur, dokumentu argitaragabeekin, historia horren erakusgarri.
Danny Boylek bere garaiari zorrotz begiratuko dion Veneziako Mostra irekiko du
Gerren kolpea eta krisi klimatikoa Italiako jaialdiaren pantailetara lerratuko dira. Sail Ofizialean, Trainspottingen zuzendaria, Nani Morettik zuzendu duen euskal koprodukzio bat, Hirokazu Koreeda, Florian Zeller eta Werner Herzog lehiatuko dira, besteak beste, baita May el-Toukhy danimarkar-egiptoarra eta Rachel Szor israeldarra ere. Bi emakume 21 pelikulatan.
Klasikoak Zinemaldiko sailak “El desencanto” eta “Ander eta Yul” berreskuratuko ditu
Zinemaldiaren atak horrek Milos Forman, Pere Portabella, Jacques Tati, Fernando Trueba, Agnes Varda eta José Giovanniren film luzeak proiektatuko ditu. Gainera, Zinemaldiak musika onena ere sarituko du, lehenengo aldiz.
"Seis meses en el edificio rosa con azul" film luzeak irabazi du Sebastiane Latino saria
Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual trans eta intersexualen elkarteak Bruno Santamaría Razo mexikar gidoilari eta zuzendariaren film luzeari eman dio saria.
Naomi Wattsek Zinemaldiaren Donostia saria jasoko du
Werner Herzog zuzendari, gidoigile, ekoizle eta aktore alemaniarrarekin bat egingo du Wattsek 74. edizioko Donostia sarien irabazleen zerrendan.