Oskarrak 2015
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Vivir es fácil con los ojos cerrados', Oscarretarako bidean

Truebaren filma aukeratu du Espainiako Zinema Akademiak 2015eko Oscar Sarietan atzerriko pelikula onenaren kategorian Espainia ordezkatzeko hautagai modura.
'Vivir es facil con los ojos cerrados'. Argazkia: www.elseptimoarte.net
'Vivir es facil con los ojos cerrados'. Argazkia: www.elseptimoarte.net

David Trueba zuzendariaren "Vivir es fácil con los ojos cerrados" (Bizitzea erraza da, begiak itxiz gero) filma aukeratu du Espainiako Zinema Akademiak 2015eko Oscar Sarietan atzerriko pelikula onenaren kategorian Espainia ordezkatzeko hautagai modura. Hiru pelikula zeuden mahai gainean, lehen hautaketa batean aukeratuta: Carlos Marques-Marceten "10.000 kilómetros" (10.000 kilometro),  Daniel Monzonen "El niño" (Umea) eta Truebaren filma.

Aura Garrido eta Alex Gonzalez aktoreek zabaldu dute izendatutako lanaren izena zuen gutun-azala. Horrenbestez, Oscarretarako lasterketan azken-aurreko geltokira iristea lortu du Truebaren lanak, baina, orain, Hollywoodeko Akademiaren esku dago hurrengo urratsa: azken hiru finalisten artean sartu edo ez.

Iaz, Gracia Querejetaren "15 años y un dia" (15 urte eta egun bat) filma hautatu zuen Espainiako Akademiak, baina bidean geratu zen: azkenean, ez zuen Oscarretarako azken lehiara iristeko aukerarik izan.

Sei Goya

Aurtengo Goya Sarietan protagonista handietako bat izan zen "Vivir con los ojos cerrados"; sei Goya eskuratu zituen; zuzendari onenarena eta jatorrizko gidoi onenarena jaso zituen Truebak, aktore protagonista onenarena Javier Camarak eta emakumezko aktore berri onenarena Natalia de Molinak.

60ko hamarkadan kokatzen da pelikularen istorioa. Antonio da protagonista, irakaslea ofizioz; The Beatlesen abestiak erabiltzen ditu ikasleei ingelesa irakasteko. John Lennon Almerian pelikula bat grabatzen ari dela jakiten duenean, sekulakoak eta bi egingo ditu talde horretakoak ezagutzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X