Pedalei emateko momentua
“Irailean egingo diogu ongi etorria hiru hilabetez pedalei ematen egongo den ero talde honi”, dio Imanol Otaegi Donostia 2016ko enbaxada ibiltarien arduradunak. Eta hiru hile horietako abentura, oraintxe, ekainean hasiko dute ero horiek, txandaka.
Biziz proiektuaren barruan bost bizikleta espedizio abiatuko dira Europako bost puntu ezberdinetatik. Espedizio bakoitzean komunikatzaile bat eta bi laguntzaile arituko dira eta bataz beste, 3000 kilometroko ibilbidea egingo dute. Ibilbide guztiak kontutan hartuta, Europako 18 herrialde zeharkatuko dituzte. Ibilbide horren berri Donostia 2016ren webgunean martxan jarriko duten orrian emango dute, ibilbidean topatutako material guztia bertan jarrita.
“Ibilbide bakoitzak gai bat izango du ardatz: sexualitatea, arkitektura, bioaniztasuna, gastronomia eta komunitateak. Denak Bizitzaren Itsasargiak jorratzen dituen gaiekin lotuta daude” , dio Otaegik. Sexualitateari loturiko proiektua, adibidez, Kaliningradetik (Errusia) abiatuko da, LGTB komunitateak han dituen zailtasunak direla eta. Gastronomiarena bestalde, Atenasetik abiatuko da antolatzaileek argi zeukatelako gai horri buruzko bidaia Meditarraneotik egin beharrekoa zela. Gainontzekoei dagokienean, Las Palmasetik (Espainia) abiatuko da arkitekturari dagokiona, Kopenagetik (Danimarka) bioaniztasunari buruzkoa eta Konstanzatik (Errumania) komunitateei buruzkoa.
Gai bakoitza bidaiotarako aukeratutako bost komunikatzaile horiek aurkeztutako proiektuen bitartez jorratuko da. Julen Nafarrate, esate baterako, gastronomiaren ibilbideko komunikatzailea izango da bere Izeko Mertxeren osagaien bila proiektuarekin: “Nire gurasoekin bizi da nire izeko Mertxe. Euskal Herriko etxe askotan dauden emakume horietakoa da, betiko sukaldaritza, kalitatezkoa, gurea egiten duena. Horrelako emakumeen bila egingo dut ibilbidea, ez direlako Michelin izarrak irabazten dituzten pertsonak eta balioa eman nahi diedalako. Euren sukaldeetan sartuko naiz eta elkarrizketatu eta grabatu egingo ditut. Nire izeko Mertxeri egindako omenaldia ere izango da”, dio Nafarratek. Asmoa, bidean zehar aurkitzen dituen emakume horiei guztiei osagai bana eskatzea ere bada, Euskal herrira itzultzen denean, bere izeko Mertxek menu bat prestatu dezan. Grezia, Italia, Sardinia, Frantzia, Katalunia eta Espainiatik egingo dute ibilbidea berak eta bere bi laguntzaileek, Euskal Herrira etorri aurretik.
Biziz proiektua osatuko duten bost espedizioetan lehena ekainaren 13an aterako da Las Palmasetik eta Julen Nafarraterena izango da ateratzen azkena, ekainaren 20an, Atenasetik. Iritsi berriz, denek batera iritsi beharko dute Donostiara: irailaren 18an dute eguna jarrita, Mugikortasunaren Europako Aste bete-betean, eta ongi etorria Kristina Enea parkean egingo diete, Musika Parkeanen edizio berezi batekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagileak instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.