Gertutik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Komikia aldarrikatzeko hitzordua

Komikiei buruzko erakusketa, hitzaldi eta tailerrek osatzen dute urriaren 29tik azaroaren 12ra egingo den Komikilabea jaialdia.
logo donostia 2016 san sebastián 2016
logo donostia 2016 san sebastián 2016

Komikiak merezi duen errekonozimendua jasotzeko, bide luzea omen dago oraindik egiteko: “Narrazio modu bat gehiago da, literatura eta ilustrazioa gozatzen ditugunontzako zoragarria, eta bere bitartez edozer gauza kontatu daiteke”, dio Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzaileak. Bera da Komikilabean parte hartuko duten artistetako bat eta ziurrenik bere hitzekin bat etorriko dira jaialdira hurbilduko diren komikizaleak, nahiz eta ez den beraiei begira soilik antolatutako zita.

Urriaren 29tik azaroaren 12rako programaren barruan , hitzaldi, tailer zein erakusketak antolatu dituzte. Felipe Retamal jaialdiaren arduradunetako baten esanetan, komikiaren munduak ematen dituen aukerak ondo antolatu beharra eduki dute: “Mila estilo, titulu eta izen daude eta guk bi korronteren arabera egin dugu aukeraketa. Batetik fizkiozko komikiari begiratuko diogu, eta bestetik, pentsamendu kritikoa eta hausnarketa bultzatzen dituzten komikiei”, azaldu du.

Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astearekin bat egingo du fikzioaren atalak. Bertan Julen Ribas komikilari arrasatearrak hartuko du parte adibidez, eta Star Trecki buruzko erakusketa bat ere antolatu dute, besteak beste.

Gizarte kritika egiten duten komikien sailean aldiz, Antonio Altarriba eta Kim marrazkilarien El Arte de Volar lanaren bigarren zatia aurkeztuko dute, eta Fatherland: A family history komikiaren egilea den Nina Bunjevacen bisita ere izango du jaialdiak.

Superwoman

Ainara Azpiazu “Axpi”k eskeiniko duen tailerra jaialdiak komikigintza kritikoari eskeintzen dion tartean dago. Superwoman izango du izena eta Alison Bechdel komikigile estatubatuarrak sortu zuen Bechdelen Testa izango du oinarri. Berez, oscarretarako izendatuta egondako pelikuletan erabili zuen testa estatubatuarrak. “ Hiru puntu aztertzen dituen testa da: gutxienez bi neska agertzea  pelikulan, biak elkarrekin hitz egiten agertzea eta gizon bat ez den beste gairen bati buruz hitz egitea”, azaldu du Axpik. Berak arau horiek komikiaren mundura ekarriko ditu.

Superwoman tailerra azaroaren 10ean eskiniko du Tabakalerako Ubiken.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X