Bolak, mapak eta komikiak
Hileotan hizkuntza aniztasunari buruzko gogoeta eragin nahi duten instalazio bat baino gehiago agertu dira Donostiako kaleetan. Gipuzkoa Plazako arkupeetan sabaitik eskegitako koloretako bola batzuk agertu dira, adibidez: horietako bakoitzak hizkuntza bat irudikatzen du, hiztun gehien dituena delarik bolarik handiena. Tabakalera ondoan Europako egurrezko mapa bat ere jarri dute, “Hizkuntza txikiek mundua haunditzen dute” leloarekin. Eta ondoko autobus geltokian hileak egin ditu Hitz Machine euskarazko hiztegiak inprimatzen dituen egurrezko makinak.
Denak dira Donostia 2016k eta Bagera Elkarteak elkarrekin duten Euskarriak proiektuaren baitan sortutakoak. “Herritarrekin hizkuntzen inguruko komunikazio zuzena izateko euskarri originalak pentsatzea zen asmoa”, dio Asier Basurto Donostia 2016k hizkuntzekin lotuta dituen proiektuen arduradunak. Hizkuntza aniztasunaren inguruko proiektu honetan euskarari arreta berezia ari dira eskeintzen, Bagera Elkarteko Idoia Trenorek azaldu duenez: “Bai gure artean eta bai Europan hizkuntza asko daude, eta euskararen lurraldea garen aldetik, euskarak bere lekua izan behar du hizkuntza horien artean”. Hori dela eta, Euskarazko Hiztegi Txikia ere sortu dute, euskara eta beste 8 hizkuntzarentzako lekua duen hiztegia, antza turistei asko gustatu zaiena, inprimatu dituzten 80.000 aleak agortzear daudela baitio Basurtok.
Badira beste euskarri batzuk ere, Alde edo Alde komikia adibidez: sare sozialen bidez zabaldu dute euskararen inguruko aurreiritziak modu umoretsuan jorratzen dituen komikia.
Idoia Trenorek dioenez, “batzuk instalazio hauek eragiten duten sentsazio estetikoarekin soilik geldituko diren arren, izango dira edukiarekin geldituko direnak ere”. Proiektuaren arduradunek oraindik euskarri gehiago prestatu behar dituztela iragarri dute, sistema honek hizkuntza aniztasunaren inguruko sentsibilizazioan lagundu dezakeelakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”. Elkarrizketa osoa '12 Minutos 'saioan izango da ikusgai gaur gauean, ETB2n, Teleberriaren ostean.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.