Albiste da
San Fermin 2025 |
Euskaltzaindiari erantzunez
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Justizia Ministerioa: 'Generoaren aurkakoak diren izenak debekaturik daude'

Euskarazko izendegiarekin “malguagoa” izatea eskatu zion Euskaltzaindiak Justizia Ministerioari iragan astelehenean.
Euskaltzaindiako zuzendaritzaren bilera. Artxiboko irudia: EiTB

“Okerrera eramaten duten izenak legez debekaturik daude”, gogorarazi dio Justizia Ministerioak Euskaltzaindiari, hau da, generoaren aurkakoak diren izenak ('Juan' emakumezkoentzat edo 'Juana' gizonezkoentzat, esaterako), baina izen neutro batzuk ('Elur' edo 'Alex' esaterako), ordea, ez.

Erregistro Zibileko legediak ez du eskatzen izen bakoitza genero zehatz bati lotzea, baina debekatu egiten du haurrak argi eta garbi jaioberriaren generoaren kontrakoak diren izenekin erregistratzea.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak zehaztu duenez, izen bat maskulinoa edo femeninoa den zalantzak daudenean, INFOREG, Estatistikako Institutu Nazionala, Erregistro Zibilak edo hizkuntza koofizialen akademiekin kontsultatzen da. Prozedura bera jarraitzen da zalantzak sortzen dituzten izen guztiekin.

Espainiako Gobernuaren esanetan, araudiak ez du izena emateko prozedura zorrozten; erregistro zibil bakoitzean egiten den interpretazioak bai, ordea.

Euskarazko izendegiarekin “malguagoa” izatea eskatu zion Euskaltzaindiak Justizia Ministerioari iragan astelehenean.

Andres Urrutia euskaltzainburuak adierazi zuenez, euskarazko izendegiak “ezaugarri propioak” ditu, genero ezberdintasunari dagokionez. Onomastika batzordeak aldizka aztertzen duela gogorarazi zuen Urrutiak.

k.

Albiste gehiago kultura

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Joxe Azurmendi: "Euskaltasun jatorra egin egin behar da"

Euskal pentsalari oparoa atzo zendu zela eta, 1994an Hasier Etxeberriak "Ez dago larrosarik" saiorako egin zion elkarrizketako pasarte batzuk berreskuratu ditugu. Arantzazu, euskaltasuna, artea eta filosofia hartu zituen hizpide, besteak beste. 

antton valverde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria

Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa

2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.

Gehiago kargatu