Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olatu Talkak 183 jarduera eskaini, eta Bob Dylanen 77. urtebetetzea ospatuko du

Jaialdiak poesia, dantza, antzerkia, bertsoak, zinema, umeentzako jolasak, kirol jarduerak eta musika eskainiko ditu. Hainbat musikarik Dylan omenduko dute larunbatean, Miramongo Basoan.
olatu talka
olatu talka

Olatu Talka donostiarren jaialdiaren (herritarrek proposatutako ekimenak programatzen ditu) bederatzigarren edizioa hartuko du Donostiak ostiraletik, hilak 25, igandera. Besteak beste, Bob Dylanen 77. urtebetetzea dela eta, euskal musikari zenbaitek Literaturaren Nobel saridunaren abestiak joko dituzte larunbatean.

Guztira, 183 jarduera gauzatuko dituzte hirigunean eta Gipuzkoako hiriburuko auzoetan, eta, musika ez ezik, poesia, dantza, antzerkia, zinema, umeentzako jolasak eta kirol jarduerak ere izango dira gozagai.

Bederatzigarren edizioa igandean, maiatzak 27, itxiko dute, Zuloaga plazan, indarkeria sexistaren aurkako ekimen batekin: herritarrek jositako 4 kilometroko bufanda erraldoia zabalduko dute, eta Elene Carretok koreografia bat egingo du bertan.

Bob Dylanen omenezko kontzertua larunbatean, hilak 26, izango da Miramongo Basoan, “Like a Rolling Stone” kantuaren egileak urtebetetzea ospatu eta bi egunetara. Besteak beste, Joseba Irazoki, Ane Leux, Eneritz Furyak, Rafael Berrio, Mikel Azpiroz, Pedro Garcia eta Iker Lauroba arituko dira.

Musikak toki handia hartuko du Olatu Talkan: denetariko 40 kontzertu egongo dira hiri osoan zehar, ordu ezberdinetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X