Balenciaga Museoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi erakusketa eta kongresu bat, Balenciagaren jaiotzaren 125. urteurrenean

Getarian moda-sortzaileari eskainitako museoaren 2020rako programazioa aurkeztu dute gaur.
2020ko programazioaren aurkezpena
Balenciaga Museoaren 2020ko programazioaren aurkezpena

Duela 125 urteko urtarrilaren 21ean jaio zen Cristobal Balenciaga, Getarian, eta, urteurren horren kariaz, bi erakusketa eta kongresu bat egingo dituzte aurten Gipuzkoako udalerri horretan bertako semeari eskainitako museoan.

Lehen erakusketa otsailaren 29tik ekainaren 22ra egongo da zabalik. "Cristobal" izango du izena, moda-sortzailearen beraren gainean jarri nahi baitu fokua, bere bizitzan zehar ondoan izan zituen hainbat objekturen bidez.

Horren ondoren, “Alaïa eta Balenciaga: formaren eskultoreak” erakusketa paratuko dute, uztailaren 15etik abenduaren 31ra, eta elkarrekin elkarrizketan jarriko dituzte Balenciagaren eta Azzedine Alaïa tunisiar diseinatzailearen sormen lanak.

Urriaren 1 eta 2an, ikuspegi “zientifiko, analitiko eta akademiko” batetik hurbilduko zaizkio moda-sortzailearen lanari, Cristobal Balenciaga Nazioarteko I. Biltzarrean. “Sortzaileari, haren testuinguruari eta lanari buruzko interpretazio berriak egitea eta datu berriak ematea sustatzea” dute helburu jardunaldiek, eta berorren emaitzak argitalpen zientifiko batean argitaratuko dira.

Amaitzeko, maisu eskolak eta ikastaro profesionalak egingo dituzte urte osoan, baita Cristobal Balenciaga Museoaren Udako Eskolaren IV. Edizioa ere, EHUk Donostian egiten dituen udako ikastaroen barruan.

Museoak 54.000 bisita izan zituen 2019an, eta Balenciagaren 3.500 lan baino gehiago biltzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X