Etorkizunezko krimenek iraganean, sustrai
Zuetako franko jakinaren gainean izango zarete. Zuetako makina batek tutik ere ez duzue jakingo. Zuetako askori, bost. Gutako andana (agian txiki) batentzat udazkenaren etorreraren zain eta espero desesperatuan gaudela, udan zehar bizirik irauteko tresna bikaina.
Gutako batzuk bizi gaituen notiziya eta zuetako saldo ederrarentzat pisu gutxiko istorioa dena hauxe duzue: irailean 70 urte beteko dituen Donostiako Zinemaldiak David Cronenberg zinemagileari eskainiko dio Urrezko Maskorraz gaindi estimagarriena eta estimatuena den bertako garaikurra, Donostia Saria, hots. Eta saria emango dioten arratsean berean, Crimes of the Future bere azken lana pantailaratuko dute, Kursaal, Principe, Antzoki Zaharra, Trueba edo Antiguo Berriko aretoak arimaren ilunpe sakonetan eta gorputzaren ilunantz argiztatu ezinezkoetan utziz.
Pasa Canneseko zinemaldian izan zuen estreinaldia Crash, Promesas del Este, Cosmopolis, Dead Rings edo sailkaezina bezain basa izan zen William S, Burrougshen idazlearen Naked Lunch-en egokitzapenaren autore sortzaile, demiurgo honen azken atrebentziak, azken balentriak, azken profeziak, azken ikuskariak, gure erraietan sartu eta gero ondorioztatze infernukoak, sendagaitzak dakarzkigunak.
Crimes of the Future horretan, ikusleak ez du inoiz jakingo justu hori, ea etorkizunean edo iraganean ote dagoen. Non gaude gu? Zein arotan filmaren protagonistak?
Bai, egia, gure gorputzak, une eta gune horietan jasaten (eta gozatzen) dituen metamorfosi/itxuraldaketa/eraldaketa ororen arabera, geroan behar dugu izan baina istorioa non den kokatua eta pertsonaien arropari erreparatuz gero, zehazterik ez dagoen garai batean murgilduko/ eroriko/giltzapeturik izango gara, dardarazioz.
Kontua zera, gizakiak( edo agian barrenetan pizturik daukagun bizi hilezin horrek) gorputzaren organo eta erraiak sortzen, aldatzen, berritzen, ezartzea lortu du. Bizirik irauteko? Bai. Luzeago bizitzeko? Bai. Baina baita… arte mota berria aurkezteko, garatzeko. Inplante horiek, ebaketa horiek, gure haragiaren metamorfosi horiek ikuskizuna bilakatu dira, jendearen aurrean gertatzen/antolatzen diren antzezpenak…
Iparraldeko gure entzule/irakurle/ikusleek izan dute aukera, jada, harridura osoan ikusten den film hori dastatzeko. Hegoaldekook berriz, iraila arte beharko dugu itxaron. Edo… filmaren web ofizialean sartu eta erosi (alokatu ere) gure etxe barruko pantailetan ikusteko eskubidea…
Badira irailean gertatuko den zeremoniarako, arras sinesgaitza bezain ezinbestekoa den horretarako, prestatzeko beste bi modu ere. Alde batetik, Cronenbergen bigarren filma, izen berekoa, 1970 urtean eginda, bilatu eta beldurrik gabe baina gure zentzumen-bukaera guztiak erne ditugula, jauzi egin. Web orrietan erosi nahi baduzue dirutza galanta eskatuko dizuete truk, baina YouTuben bada kopia bat, ingelesezko azpitituluak bere kabuz garatzen, prozesatzen dituena… Horrek, egia esan, pelikulak sorrarazten duen ezinegon gozoa areagotzen du….
Bestalde, bada liburu ikaragarria, Emanuele Coccia filosofoaren Metamorfosis .Bertan dio berak gu etengabe itxuraldatzen den bizi batentzako garraiobide/gailuak baino ez garela. Ez da gutxi, ez…
Crimes of the Future. 1970koa. Crimes of the Future 2022koa. Unibertsoa bera baino zaharragoa den Haragi Berriaren profetak sortuak. Biak.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.