Hitzarmena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak 12 milioi euroko hitzarmena onartu du Gasteizko Principal antzokia berritu eta handitzeko

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin sinatutako lankidetza hitzarmena onartu du; 2023-2026 aldirako daude aurreikusita antzokia zaharberritu eta egokitzeko lanak.
orain-default-image

Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Principal antzokia zaharberritzeko eta handitzeko 12 milioi euroko hitzarmena onartu du gaur, Gobernu Kontseiluan. 12 milioi horien % 40 (4.800.000 euro) Eusko Jaurlaritzak finantzatuko ditu, eta % 30 (3.600.000 euro), Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak. Azken hori arduratuko da proiektua lizitatzeaz, zuzentzeaz eta obrak gauzatzeaz.

Jaurlaritzaren ustez, proiektuak Gasteizko kultura eskaintza handitu eta hobetuko du. "Espazio modernoa, gaitasun eszeniko handiagoa eta irisgarria izateak hiriaren bihotzean kultura biziberritzen lagunduko du, artistentzat, Euskadiko kultura industriarentzat eta euskal gizartearentzat oro har", adierazi du.

Egungo itxura errespetatuta, irisgarritasuna, segurtasuna eta erosotasuna hobetu nahi dituzte lanon bidez. Antzokiaren barrualdea eraitsi egingo dute, eta berriro eraikiko dute, 842 eserlekuko edukierarekin (19, mugikortasun urriko pertsonentzat).

Zaharberritzeko egitasmoak jasotzen duenez, erabilera anitzeko areto bat egokituko dute, eskaintza eszenikoa zabaltzeko formatu txikiko emanaldiak eskaintzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X