"Emilia Pérez", mugarik gabeko herri batentzako komedia musikala muga guztietatik at
100 milioi mexikarrek eman berri dute botoa euren herrialdean, esaldi zahar eta begiz jotakoak ederki asko islatzen duen ez hasierarik ez azkenik ezagutzen ez duen euren lur horretan. Esaera mitiko horrek zera adierazten du aspalditik, Ameriketako Estatu Batuetatik hurbilegi eta Jainkoarengandik ('Jainkoengandik', pluralean, idatziko nuke nik, mexika, azteka eta maia herrien goiko Jaun eta Andreei merezitako adorazioan) urrunegi dela, herrialdea bainoago, unibertso oso bat osatzen duen infernuzko paradisu hori.
100 miloi mexikarrek eman berri dute botoa. 20.000 hautagairen artean ardura zeintzuek izango duten Administrazio sail guzti-guztietan erabaki berri dute, amildegi ororen aurrean izan arren ertzik ez duen herri hartan, non Heriotzak (askok gurtzen duten Herio Santu hori) bat egiten duen Bizitzarekin, non hauteskunde kanpainan ari zirelarik 30 politikari hil dituzten sikarioek.
100 milioi gizakik eman dute botoa errealismo magikoak bortitz zipriztinduriko 31 estatutan banaturiko errepublikan. Emiliano Zapata, Pancho Villa, gerrara joan ziren 'Adelita' guztiak, maskaradun santu borrokalari denak, Diego Rivera, Frida Kahlo, Chavela Vargas, Trotski bera ere bizi izan ziren lur horietan. Ez dirudite orain hezur-haragizko izakiak, mito bihurtu direlako eta etxeko aldare pribatuetan egiten diete askok errezo, Mexikon, jendearen estimu zerutiarra jaso ahal izateko ez baita ezinbestekoa Aita Santuak kanonizatua izatea.
100 milioi boto emaile. 20.000 kargurako. 30 hildako. Eta Mexiko bezalako munstro-suge-mugaz fuerakoa gobernatzeko zeinek jaso agindua eta, estreinakoz, emakume batek; ezkertiarrak, Claudia Sheinbaumek.
Zientzialaria da. Judua. Lituanian eta Bulgarian ditu erroak. Mexiko Hiri erraldoiaren gobernaria izan da. Ingeniaria, klima aldaketari lotutako larrialdian egin ditu ikasketa eta ikerketa handiak. Egun, goi mailako zientzialari aurrerakoi biren alaba den Claudiari herriak esan dio bera dela Mexikoko gidari berria.
Mexiko, zinemari dagokiola, Guillermo del Toro, Alejando González Iñarritu, El Indio Fernandez, Dolores del Rio, Lupe Vélez, Alfonso Cuaron, Tatiana Huezoren aberria.
Mexiko, bere, gure, inoren baitan ezin hartuzko lurra. Ez da inolaz ere harritzeko moduko kasualitatea hauteskunde kanpainan zirela, Cannesen Jacques Audiarden Emilia Pérez filma estreinatu izana. Sorpresaz, adierazi ezinezko ustekabean harrapatu zituen jendea, jendetza, epaimahaia. Alta (edo sorpresa dela eta), jasotako sariak ia denok genituen onartu, denak merezitakoak zirelako. Bai Karla Sofia Gascon, Zoe Saldaña, Selena Gomez eta Adriana Paz aktoreei eskainitakoa bai zuzendariak berak alegrantzia handiz onartu zuena, Grand Auditorium Lumièreko agertokian.
Ez eskatu niri Emilia Perez definitzea, azaltzea, kontatzea. Komedia da. Musikala. Existitzen dira, ezta, narko korridoak, mexikar peto-petoa den genero musikalaren adar bastante berria... Ohiko, betiko, mila aldiz abesturiko kanta tradizio handiko horien aldaketa oraingoak ditugu narko korrido horiek, droga mundua menderatzen dutenen balentria bortitzak kantatzen dituztenak.
Ba Emilia Pérez narkomusikaltzat jo genezake, atrebimendu osoz bertan trafikatzaile handi baten abenturak kontatu/kantazen dira eta. Urrutiago, oso urrutiago, joatea ez litzateke txarto, egokia baizik. Urrun, urrun eta urrunago. Esan badugu Mexiko errealismo magikoak laztanduriko (baita erasoriko) lurra dela, inolako kezkarik pe aldarrika dezakegu gauza bera pelikula honetaz. Bertan, 'Manitas' izengoitiaz ezaguna den narko ahalguztiduna sexuz aldatuko da, eta Emilia Perez bihurtuko. Izaera berri honekin, Mexikon desagertuak diren milaka gizakien bilaketan lagunduko ditu tristeziak harrapatutako ziento bat senide….
Ezin gehiago kontatu/kantatu/dantzatu ezin besarkatuzkoa baita filma, mugarik ezagutzen eta markatzen ez duen bere jatorrizko herrialdeari horren ondo, ezin hobeto, egokitzen zaion zinema puska hori. Emilia Pérez. Gurean estreinatzerakoan ikusiko duzuena ezin sinetsi izango zarete. Liluraturik. Harriturik. Pasioak harturik.
Zure interesekoa izan daiteke
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.