59. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erakusketariek zabalik dute Durangoko Azokan salmahaia jartzea eskatzeko epea

Durangoko Azokaren 59. edizioa abenduaren 5etik 8ra izango da. Izena emateko epea irailaren 30era arte izango da zabalik.
Durangoko 2023ko Azoka. Argazkia: Gerediaga Elkartea.
Durangoko 2023ko Azoka. Argazkia: Gerediaga Elkartea.

Durangoko Azokaren 59. edizioan salmahaia jarri nahi duten erakusketariek, argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta ekoizleek, zabalik dute, Durangoko Azokaren webgunean, izena emateko epea.

Irailaren 30ean itxiko dute epea, eta Azoka abenduaren 5etik 8ra ospatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X