Euskaltzaindiaren Hiztegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Eguerdi on", Euskaltzaindiak ez du "gibel egin" eta hainbat hitz hiztegiratu ditu

Azken sei hilabeteetan, Euskaltzaindiak 774 forma berri jaso ditu bere hiztegian, "eguerdi on" eta "gibel egin" tartean, 1.635 forma zuzendu edo osatu ditu eta hiru sarrera kendu ditu. Guztira, 52.091 forma jasotzen ditu orain "Euskaltzaindiaren Hiztegia"k.
"Euskaltzaindiaren Hiztegia"ren paperezko edizioaren bigarren argitaraldia 2016koa da
"Euskaltzaindiaren Hiztegia"ren paperezko bigarren argitaraldia 2016koa da

Azken sei hilabeteotan, Euskaltzaindiak 774 forma berri jaso ditu bere hiztegian (265 sarrera, 364 azpisarrera eta 145 ohiko lexia). Gainera, 1.635 forma zuzendu edo osatu ditu, hiru sarrera eta beste hiru azpisarrera hiztegitik kendu ditu eta 10 sarreraren buruak aldatu egin ditu (Exonomastika batzordeak aspaldi araututako hizkuntza-izenak dira horietatik 9).

Eguneratze horrekin, 52.091 forma jasotzen ditu orain hiztegiak (39.809 sarrera, 11.214 azpisarrera, 1.068 ohiko lexia), 70.291 adiera, 116.226 adibide eta 519 esaera zahar, Akademiak ohar batean zehaztu duenez.

Sei hilean behin berrizten du hiztegia Euskaltzaindiak, eta 2025eko lehen eguneraketa honetan sukaldaritza atala osatu du (farfalle, tallarin, txipiroi(-)tinta, gazta ondu/erdiondu/ketu, saltsa napolitar, albariño, erreserbako ardo, zabor(-)jan…), baita beste eremu batzuetako hitzak erantsi ere: asperger, karbono-14, botox, meme, somnanbulu, altzairu herdoilgaitz, eguerdi on, gatzbako, ariketa fisiko, bazterketa sozial, errealitate birtual, gibel egin, Gau Beltz, kuku bat egin, kaleko arropa, mahaipetik txistu…

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X