Irene Arrarats euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak
Irene Arrarats hizkuntzalari hernaniarra euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak ostiral honetan, Bilboko egoitzan egin duen hileroko osoko bilkuran; Andres Alberdi hizkuntzalariaren hutsunea (emeritu bihurtu da, 75 urte betetakoan) beteko du. Orain, euskaltzain oso berriak zortzi hileko epea du sarrera hitzaldia prestatzeko.
Hautagai bakarra aurkeztu zuten euskaltzainek urriko osoko bilkuran, hain zuzen, Irene Arrarats, eta ostiral honetako bilkuran izendatu dute euskaltzain oso hizkuntzalari hernaniarra.
Irene Arrarats Lizeaga (Hernani, Gipuzkoa, 1967) Geografia eta Historian lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean. Euskaldunon Egunkarian aritu zen 1991tik 2003ra arte, estilo zuzentzaile eta itzultzaile lehenbizi, eta euskara arduradun, gero. 2003an bertan hasi zen euskara arduradun Berria egunkarian, eta horretan dabil harrezkero.
Berriaren estilo liburuaren zuzendaria da, eta Ezer ez eta festa hizkuntzari buruzko podcastaren egileetako bat da. Itzultzaile ere aritzen da, eta, besteak beste, Monique Wittigen, Simone de Beauvoirren, Nancy Fraserren, Marjane Satrapiren eta Atef Abu Saiden lanak euskaratu ditu.
Euskaltzaindiak 101 euskaltzain oso izendatu ditu 1918tik gaurdaino, eta gaur egun, 24 euskaltzain osoz eta 12 euskaltzain emerituz osatua da Akademia.
Euskaltzain osoen artean, 13 gizonezko eta 11 emakumezko daude: Adolfo Arejita, Aurelia Arkotxa, Sagrario Aleman, Irene Arrarats, Miren Azkarate, Bernardo Atxaga, Itxaro Borda, Jean-Baptiste Coyos, Jon Casenave, Asun Garikano, Roberto Gonzalez de Viñaspre, Jabier Kaltzakorta, Joseba Lakarra, Miren Agur Meabe, Alfontso Mujika, Miren Lourdes Oñederra, Paskual Rekalde, Patxi Salaberri, Pello Salaburu, Castillo Suarez, Ana Toledo, Andres Urrutia, Miriam Urkia eta Mikel Zalbide.
Emeritu guztiak, aldiz, gizonezkoak dira: Andres Alberdi, Jean-Louis Davant, Patxi Goenaga, Andres Iñigo, Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia, Beñat Oihartzabal, Andoni Sagarna, Ibon Sarasola, Patxi Uribarren, Xarles Videgain eta Patxi Zabaleta.
Zure interesekoa izan daiteke
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.