Antzerkia
2015/05/26 - 18:34
Antzerkia sortzeaz antzerki obra hirukoitza Pabelloi 6n
Patxo Telleriarenak dira ideia eta hitzak: Planteamiento, nudo, desenlace. Hiru antzeslan, bakoitza bere istorio, aktore eta zuzendariarekin, obra bakarra osatuz. Egilea, zuzendarietako bat, Sonia Villamor, eta Iker Legarda aktoreak kontatu digute.
2015/05/12 - 16:34
'Zoroen itsasontzia' antzoki ibiltaria bisitatu dugu Trintxerpen
Antzerkia eta kultura zabalduz Europako 20 herrialde zeharkatu ostean, Trintxerpen porturatuta pasa ditu azken asteak Zoroen itsasontzia Herbeheretako ontziak. Ur gaineko antzokian izan gara Ander Iruretagoienak lagunduta.
2015/05/08 - 16:39
I.Etxeberria: ''Larzabal euskal antzerkigilerik oparoena izan zen''
Ehun urte bete dira Piarres Larzabal antzerkigile eta euskaltzainaren jaiotzatik. Ziburun bere izena daraman kolegioan izan gara euskalzaleari buruz tesia egin du Ixabel Etxeberriarekin, Kirstiane Etxaluz Larzabalekin batera antzerkigintzan aritutakoarekin eta Pantxika Duperou Piarres Larzabal kolegioko zuzendariarekin.
2015/04/24 - 23:02
'Bestearen begirada', Langraizeko elkarrizketetan oinarritutako antzerkia
Lanak euskal gatazkari begiratzen dio, eta agertokira eramaten ditu Langraiz Bidearen haritik ETAko kide ohi espetxeratuek, biktimek eta bitartekariek izan zituzten topaketak.
2015/04/24 - 13:34
Langraiz Bidea Eibarrera helduko da antzerkiaren eskutik
‘La mirada del otro’ antzezlanak ETAko kide ohiek eta indarkeriaren biktimek Langraiz Bidearen kariaz 2011n egindako topaketak taularatzen ditu. Gaur, ostirala, estreinatuko dute, Eibarren.
2015/04/22 - 16:05
Dozenaka kontzertu, antzezlan eta kultur ekitaldi Bilboko 'Loraldia'n
Udaberriko euskal kultur jaialdia izateko bokazioz jaio da Loraldia, asteburu honetan Bilbo dozenaka ekitaldiz beteko duen euskal kulturaren hitzordua. Egitarau oparoa aurkeztu digute Imanol Agirre Loraldiaren zuzendari teknikoak eta Aitor Mazo eta Patxo Telleria aktoreek.
2015/04/12 - 15:00
Ikastolen sorreran egin zen lana antzerki obra batean
'Ez dira aspaldiko kontuak' antzezlana idatzi du Lurdes Imazek. Iaz aurkeztu zen obra Seguran, orain, Donostian aurkeztuko dute, Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan. Ikastolen sorreran egin zen lana, eta izan ziren mugak kontatzen dira obra horretan.
2015/04/10 - 13:56
Ariztimuño:''Donostia 2016ko antzerki forumean gatazkez hausnar liteke''
Abian da Donostia 2016aren eta hik zer? antzerki foruma. 2016rako 100 saio baino gehiago egin eta, besteak beste, eguneroko gatazkez hausnartzeko asmoa dutela adierazi digute Inesa Ariztimuño Bakearen itsas-argiko arduradunak eta Olatz Prat Baketik-eko koordinatzaileak.
2015/03/26 - 12:24
Antzerkia EAEn berreskuratze aldera egiten ari da, Sarearen arabera
2014ko memoria argitaratu du Euskal Antzokien Sareak, eta horren arabera, 2012ko emaitzekin alderatuta, ikusle eta emanaldi kopuruak gora egin du. Iaz, antzezlanen % 42 izan ziren euskaraz.
2015/02/24 - 15:36
XV. Donostia Antzerki Saria, 'Arrastoak' antzezlanarentzat
Dejabu Panpin Laborategiak aurkeztutako lana martxoaren 27an eskainiko da Victoria Eugenia Antzokian. Talde irabazleak 10.000 euro eta Iñigo Arregiren serigrafia bat jasoko ditu.
2015/02/19 - 17:38
Dferia: dantza eta antzerkia, 'nortasun' kontzeptuaren inguruan
28 konpainiak 29 ikuskizun aurkeztuko dituzte Donostiako 8 agertokitan. Gehienak antzezlanak izango dira, baina dantza eta diziplina anitzeko emanaldiak ere egongo dira.
2015/02/17 - 15:02
Hesia antzerkiarekin salto
Integrazioa da kanpotik etorritako gazte adingabeek salto egin behar duten hesirik zailena. Bilboko Otxarkoaga auzoan antzerkiarekin laguntzen diete horretan, Harrobia zentroan.
2015/01/07 - 16:47
Blanca Portillo, El Brujo eta Kepa Junkera, Principal Antzokian
Gasteizko antzokiak 61 ikuskizun hartuko ditu guztira neguan eta udaberrian: antzerkia, flamenkoa, popa, umorea, musika…
2014/11/20 - 14:14
'Euskal antzerkigintza jota geratu da'
Koldo Losada aktorearen heriotzak atsekabea eragin du antzerki munduan. Mireia Gabilondo eta Ainhoa Aierbe aktoreen erreakzioak bildu ditugu.
2014/11/12 - 15:59
EABk eta Eskenak euskal antzerki arloko lehen lan akordioa sinatu dute
Akordioa etorkizunean hitzarmen sektorial bihurtzea da helburua, eta lanbidea duintzeko konpromiso aktiboa da, bi aldeen partetik.
2014/10/28 - 15:10
''Arkimedesen printzipioa'' estreinekoz Arriaga antzokian
Maskarada taldea zuzendu du Carlos Panerak lan honetan, aktore tald ebikoitzarekin , euskaraz eta gazteleraz. Maitasun keinu edo abusoa irakasle eta ikasle artean, sare sozialek zabaltzen dute...
2014/10/07 - 15:46
Bilbo dantza garaikidera eta antzerkira lerratuko da BAD jaialdian
BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren hamaseigarren edizioan, hogei bat konpainiaren azken lanak erakutsiko dituzte; konpainien erdiak euskal herritarrak izango dira.
2014/09/11 - 12:52
Tina Sainz: 'Antzerkiak ez du gizartea aldatzen, baina lagungarria da'
Bilbok "El hijo de la novia" (Garbi Losada) lanaren estreinaldia hartuko du. Campanellaren filmaren egokitzapenean Juanjo Artero, Tina Sainz, Alvaro de Luna, Mikel Laskurain eta Sara Cozar daude.
2014/08/13 - 17:01
Pisukideen arteko komeriak, antzerkiko taulan ikusgai
Txalo produkzioak taldeak '100 metro karratu' antzezlana estreinatuko du. Donostiako Antzoki Zaharrean egongo da ikusgai igandera, hilak 17, arte.
2014/07/23 - 18:43
Carlos Perez Uralde irrati-antzerkiko II. Lehiaketak baditu irabazleak
“Zartagina kirtenetik” Inko Martin Mancisidorren lanak eta “La ultima cena” Jose Luis Ordoñez sevillarraren idatzia izan dira, epaimahaiaren arabera, 80 gidoietako onenak.