Antzerkia EAEn berreskuratze aldera egiten ari da, Sarearen arabera
Sarea EAEko antzokien sareak 2014an lortutako emaitzei buruzko dokumentua aurkeztu du. 1993. urtean sortu zen erakunde arteko entitate hau, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, foru aldundietako kultura sailek eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalek osatzen dute. Gaur egun, titulartasun publikoko 54 antzokiek eta aretoek osatzen dute sarea.
Horren arabera, 2014an, 509.000 ikusle joan ziren Sareak eskainitako 1.800 emanaldi baino gehiagotara. Zifra horiek “berreskuratze-joera” adierazten dute, txostenak jasotzen duenez, 2012ko emaitzekin alderatuta, “bai ikusleei (% 4,4) bai emanaldiei (% 6,6) dagokienez”.
Antzokiotan proposatutako kultura eskaintza nagusia antzerkia izan zen; ia 10 emanaldietatik 7 antzezlanak izan ziren. Gainera, lan horien % 70 publiko heldu edo gazteari bideratuta zeuden, eta, ondorioz, antzerkia ikustera joan zen 4 ikusletik 3 helduak izan dira.
Euskarazko antzezpenek 90.000 ikusle erakarri zituzten sare honetako antzokietara. Orotara, helduentzako antzerki programazioaren % 27 eta haurrei zuzendutako antzerki programazioaren % 70 izan zen euskarazkoa.
Sareako antzokietako kultura-eskaintzaren % 60 euskal konpainiek proposatu zuten, eta guztira ikusleen % 40 erakarri zituzten lan horiek.
Udalek gune eszenikoei eskaintzen dizkieten baliabide ekonomikoetan eta foru aldundiek ematen dituzten diru-laguntzetan oinarritzen da nagusiki Sareako antzokien programazioaren finantzaketa.
Antzoki horien programazio kostuak 9 milioi euro ingurukoak dira, txostenean jakinarazi dutenez. Foru aldundiek % 20 dakarkiote udal programazio horien finantzaketari, eta % 41 txarteldegietan eskuratzen da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ia 1,5 milioi euro bideratu ditu 2014an sorkuntza, prestakuntza eta produkzio eszenikoa laguntzera. Zifra hori % 14 hazi da 2013an bideratutako aurrekontuarekin alderatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
"Gaupasa", Aste Nagusirako BBK Salak sortutako antzezlan berria
Bilboko BBK salak “Gaupasa” estreinatuko du igandean, abuztuaren 23an. Aste Nagusirako propio sortutako komedia da, David Caiñak idatzi eta zuzenduta. Txorimalo kuadrilaren istorioa kontatzen du, hamabost urtez Bilboko jaietan bizi izandako amodio, eztabaida, dibertsio eta nostalgia uneen bidez. Abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai, zortzi emanaldirekin; eta sarrerak salgai daude.
"Z.U.K.U.A." ikuskizuna Euskalduna Jauregira iritsiko da Aste Nagusian
Z.U.K.U.A. ikuskizuna Bilboko Aste Nagusian estreinatuko da, eta programan euskaraz ekoitzitako emanaldi bakarra da. Maria Cruickshank eta Ugaitz Alegria dira antzezleak eta abuztuaren 23tik 27ra Euskalduna Jauregian egongo dira.
“Andereño” antzezlana saritu dute Max sarietan
Anita Maravillas euskal konpainiaren txotxongilo ikuskizunak haur, gazte eta familientzako lan onenaren saria jaso du bart, Meridan. Gainera, Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Max saria irabazi du, eta Ezezagunok Irungo afizionatuen antzerki elkarteak, gizarte arloko Max saria.
“Laster eroriko da” Metrokoadrokaren “komedia basatiak” irabazi du Korrikaren Sorkuntza Beka
Metrokoadroka kolekitboaren proiektuak 23.000 euroko laguntza jasoko du, eta emaitza 2027ko azarotik 2028ko apirilera bitartean antzeztuko da, Korrika Kulturalaren barruan.
Euskal antzerkia, Meridara begira
Max arte eszenikoen Espainiako sariak ekainaren 1ean banatuko dituzte, Meridako Erromatar Antzokian. "Andereño" da hautagaitza gehien dituen euskal lana, hiru. Ganso & Co konpainiaren "Welcome & Sorry" kaleko ikuskizun onenaren atalean da finalista, Iruñeko Las Nenas Theatrek lan berri onenaren saria lor lezake "Torcidxs" sariari esker, Irungo Ezezagunak taldeak zaleen Max saria jasoko du eta Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Maxa.
Euskaldunak zazpi ikuskizun aurkeztuko ditu Aste Nagusiko programazioan
‘Euskalduna Nagusia’ izenburupean, "Cabaret" musikala, "El Caserío" zarzuela, "Menú cerrado", "Operación Maletero - Kastañuela Western" eta "El amor no se reproduce en cautividad" antzezlanak, "Z.U.K.U.A." euskarazko umore ikuskizuna eta "Marika de Gernika" bakarrizketa programatu dituzte abuztuaren 19tik irailaren 26ra arte.
Tilda Swintonek perfomance bat gorpuztuko du Guggenheimen
House of Gestures Olivier Saillard komisario eta performerrak sortutako lana Swintonek haragituko du. Sarrerak, doako 220 txartel, minutu gutxian saldu dira.
Xabier Anduaga, Angel Ruiz eta Ana Garay saritu dituzte Talia sarietan
Arte Eszenikoen Espainiako Akademiak bere sarien laugarren edizioa egin du bart Madrilen.
45 konpainia eta ia 100 emanaldi Leioako Umore Azokan, maiatzaren 14tik 17ra
Kale antzerkiko Leioako azokaren 26. edizioan, hogei bat euskal konpainiak hartuko dute parte. Gainera, topaketa profesionaletan, sektoreko 300 agente inguru bilduko dira.
“La maestra”, “Welcome & Sorry” eta “Torcidxs”, Max sarietarako izendatuta
Arte eszenikoen Espainiako sarietan, gainera, Jesus Cimarro bizkaitar ekoizleak Ohorezko saria jasoko du. SGAE Egile eta Editoreen Espainiako Elkarteak antolatzen duen sariketa ekainaren 1ean egingo dute, Meridan.