Dejabu Panpin Laborategia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

XV. Donostia Antzerki Saria, 'Arrastoak' antzezlanarentzat

Dejabu Panpin Laborategiak aurkeztutako lana martxoaren 27an eskainiko da Victoria Eugenia Antzokian. Talde irabazleak 10.000 euro eta Iñigo Arregiren serigrafia bat jasoko ditu.
Arrastoak Dejabu Panpin Laborategia
Arrastoak Dejabu Panpin Laborategia

“Arrastoak” Dejabu Panpin Laborategia taldearen antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XV. Donostia Antzerki Saria.

Talde irabazleak 10.000 euro eta Iñigo Arregiren serigrafia bat jasoko ditu. 8.000 euro orain eskuratuko ditu, eta gainerako 2.000 euroak jasotzeko, 2017. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki lan berri bat eskaini beharko du Donostian. Horrez gain, ikuskizun berri hori prestatzeko (proba saioak egiteko eta abar) bi aste egin ahal izango dituzte Harri Xuri Luhusoko produkziogunean, gastu guztiak ordainduta.

2014an Donostian helduentzako 15 antzerki lan eta 40 emanaldi eskaini dira eta guztira 5.854 ikusle izan dira emanaldi horietan.

“Arrastoak”, umorea eta drama

Donostia Antzerki Saria ematen duen epaimahaiaren esanetan “kolektiboko kideek ausardiaz eta sendotasunez heldu diote gaurkotasuna galtzen ez duten zenbait auzi garrantzitsuri, hauen artean nabarmenena nor garen eta nondik gatozen galderei erantzuten saiatzearena. Sormenez beteriko lana da, oso mamitsua. Maila metaforikoa erabiltzen dute oso modu bizian.”

Epaimahaikideen arabera, “gogoeta sorrarazten duen oso lan hunkigarria eta poetikoa da, publikoarengana zuzenean iristen dena”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik

Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X