Antzerkia
2015/03/26 - 12:24
Antzerkia EAEn berreskuratze aldera egiten ari da, Sarearen arabera
2014ko memoria argitaratu du Euskal Antzokien Sareak, eta horren arabera, 2012ko emaitzekin alderatuta, ikusle eta emanaldi kopuruak gora egin du. Iaz, antzezlanen % 42 izan ziren euskaraz.
2015/02/24 - 15:36
XV. Donostia Antzerki Saria, 'Arrastoak' antzezlanarentzat
Dejabu Panpin Laborategiak aurkeztutako lana martxoaren 27an eskainiko da Victoria Eugenia Antzokian. Talde irabazleak 10.000 euro eta Iñigo Arregiren serigrafia bat jasoko ditu.
2015/02/19 - 17:38
Dferia: dantza eta antzerkia, 'nortasun' kontzeptuaren inguruan
28 konpainiak 29 ikuskizun aurkeztuko dituzte Donostiako 8 agertokitan. Gehienak antzezlanak izango dira, baina dantza eta diziplina anitzeko emanaldiak ere egongo dira.
2015/02/17 - 15:02
Hesia antzerkiarekin salto
Integrazioa da kanpotik etorritako gazte adingabeek salto egin behar duten hesirik zailena. Bilboko Otxarkoaga auzoan antzerkiarekin laguntzen diete horretan, Harrobia zentroan.
2015/01/07 - 16:47
Blanca Portillo, El Brujo eta Kepa Junkera, Principal Antzokian
Gasteizko antzokiak 61 ikuskizun hartuko ditu guztira neguan eta udaberrian: antzerkia, flamenkoa, popa, umorea, musika…
2014/11/20 - 14:14
'Euskal antzerkigintza jota geratu da'
Koldo Losada aktorearen heriotzak atsekabea eragin du antzerki munduan. Mireia Gabilondo eta Ainhoa Aierbe aktoreen erreakzioak bildu ditugu.
2014/11/12 - 15:59
EABk eta Eskenak euskal antzerki arloko lehen lan akordioa sinatu dute
Akordioa etorkizunean hitzarmen sektorial bihurtzea da helburua, eta lanbidea duintzeko konpromiso aktiboa da, bi aldeen partetik.
2014/10/28 - 15:10
''Arkimedesen printzipioa'' estreinekoz Arriaga antzokian
Maskarada taldea zuzendu du Carlos Panerak lan honetan, aktore tald ebikoitzarekin , euskaraz eta gazteleraz. Maitasun keinu edo abusoa irakasle eta ikasle artean, sare sozialek zabaltzen dute...
2014/10/07 - 15:46
Bilbo dantza garaikidera eta antzerkira lerratuko da BAD jaialdian
BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren hamaseigarren edizioan, hogei bat konpainiaren azken lanak erakutsiko dituzte; konpainien erdiak euskal herritarrak izango dira.
2014/09/11 - 12:52
Tina Sainz: 'Antzerkiak ez du gizartea aldatzen, baina lagungarria da'
Bilbok "El hijo de la novia" (Garbi Losada) lanaren estreinaldia hartuko du. Campanellaren filmaren egokitzapenean Juanjo Artero, Tina Sainz, Alvaro de Luna, Mikel Laskurain eta Sara Cozar daude.
2014/08/13 - 17:01
Pisukideen arteko komeriak, antzerkiko taulan ikusgai
Txalo produkzioak taldeak '100 metro karratu' antzezlana estreinatuko du. Donostiako Antzoki Zaharrean egongo da ikusgai igandera, hilak 17, arte.
2014/07/23 - 18:43
Carlos Perez Uralde irrati-antzerkiko II. Lehiaketak baditu irabazleak
“Zartagina kirtenetik” Inko Martin Mancisidorren lanak eta “La ultima cena” Jose Luis Ordoñez sevillarraren idatzia izan dira, epaimahaiaren arabera, 80 gidoietako onenak.
2014/07/23 - 17:43
33 ikuskizun Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian, udazkenean
Jaialdian, urriaren 3tik azaroaren 28ra, 33 ikuskizun taularatuko dituzte, horietako 4 euskaraz eta 10 bertoko konpainiek egindakoak.
2014/07/06 - 20:55
ANTZERKI ESKOLEN JAIALDIA EGIN DUTE BILBON
Zenbait interpretazio eskolatako ikasleek euren lanak erakutsi dituzte egunotan Bilboko Campos antzokian. SGAE eta Bilboko Anima Eskola dira jaialdiaren antolatzaileak
2014/06/15 - 16:38
Arriaga Antzokira bisita gidatua
Bilboko Arriaga Antzokian bisita gidatu antzeztuak egiten dituzte; antzokia bisitatzeko gogoa piztuko dizu bisita honetan jasotakoak.
2014/06/12 - 17:19
Teatro Paraisok antzerkigintzaren oraina eta etorkizuna saritu ditu
Konpainiak 20 urte daramatza Gasteizko ikastetxeetako umeentzat antzezlanak egiten, eta, ikasturtea amaitzen ari denez, haurrek aurten ikusitako obrei buruz egindako kritika-lan onenak saritu dituzte
2014/06/09 - 16:35
Euskal antzerkia berriztuz aurrera egiteko
Antzerki taldeek modu berria dute datorren denboraldiko ikuskizunak programatzaileei erakusteko. Ordu laurdenean, bata bestearen atzetik, euren egitasmoak azaldu dituzte gaur Ermuan.
2014/06/04 - 16:26
''Quijotadas'' etorkin afrikarrek eginiko antzezlana
Afrikarrek ilusio baten bila egindako bidaia eta Kixotearena uztartu dituzte antzezlan batean. Gaur Bilboko Kafe Antzokian eta larunbatean Barakaldon.
2014/05/09 - 14:06
Markesa lou kost ezagutzeko aukera poltsikoko antzerkian
Jugatx Mirasolain eta Xabier Terronesek aurkeztu digute
2014/04/28 - 17:40
Antzerkia ikusleengana zabalduko da Poltsiko Antzerkiaren jaialdian
Formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta maiatzaren 2tik 18ra egingo da Donostiako erdiguneko eta zenbait auzotako taberna eta lokaletan.