Antzerkia
2023/02/28 - 17:19
"Las que fueron silencio" antzezlana estreinatuko dute Arriagan
Javier Hernández-Simonek zuzendu du Alberto Iglesiasek idatzitako lana. Obraren antzezleak Itxaso Gil, Irene Bau, Lucía Lasarte, Vene Herrero, Itxaso González, Nagore Navarro, Gabriel Ocina eta Unai Izquierdo dira, eta martxoaren 2an estreinatuko dute.
2023/02/15 - 17:04
"La lucha por la vida" ekoizpena estreinatuko du Arriagak, Pio Barojaren lanaren egokitzapena
Jose Ramon Fernandezek egokitu, eta Ramon Bareak zuzendu du lana. Otsailaren 17an oholtzaratuko dute lehenengoz, Arriaga Bilboko antzokian, eta hamar aktorek, tartean Barea bera dela, ehun pertsonaia hezurmamituko dituzte.
2023/01/15 - 12:17
Hasi da maskarada denboraldia, Maulen
Eguraldiak ez du gehiegi lagundu, baina Mauleko gazteak hasi dira maskaradak egiten. Guztira 15 emanaldi izango dira Zuberoan barrena.
2023/01/12 - 15:48
''Los Santos Inocentes'' antzerki obra Arriaga antzokira helduko da gaur eta igandera arte egongo da
Obra, Miguel Delibesen nobela entzutetsuan oinarrituta dago eta egokitzapena Javier Hernandez-Simón eta Fernando Marías bilbotarrena da. Delibesen nobelak bezala, antzerki obrak ere, Espainiaren begirada zorrotz eta gaurkotu bat eskaintzen du.
2023/01/11 - 22:00
Ramon Agirrek eta Itziar Ituñok “Hobe ixilik” antzezlana aurre estreinatu dute Urnietan
Bi aktoreak aurrez aurre eszenan, gai sakonez, eta eguneroko azalkeriez… baina beti mamitsu. Aurre estreinaldia Urnietan izan da, eta Hondarribian ostiralean emango dute lehen emanaldia.
2023/01/05 - 21:52
''Ez naiz inoiz Dublinen egon'', besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza
"Ez naiz inoiz Dublinen egon" komedia aurkeztu nahi dizuegu, Markos Goikoleak idatzi eta Mireia Gabilondok zuzenduta, bihar Donostiako Antzoki Zaharrean estreinatuko da.
2023/01/02 - 11:10
"Ez naiz inoiz Dublinen egon" komedia estreinatuko dute Donostian
Mireia Gabilondok zuzendu du Markos Goikoleak idatzitako antzezlana, eta haren esanetara egongo dira Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte eta Aitziber Garmendia aktoreak. Gabilondo bera ere aktore izango da, gainera.
2022/11/09 - 15:51
Horman Poster kolektiboaren ''Souvenir, komeria estralurtarra'' estreinatuko da bihar Arriaga Antzokian
Horman Poster kolektiboak antzerki obra berria estreinatuko du bihar Bilboko Arriaga Antzokian. "Souvenir, komeria estralurtarra" izena du lanak eta bertan, zientzia fikzioak, kritika sozialak eta umoreak bat egiten dute.
2022/11/02 - 15:54
Richard Sahagun zuzendari bilbotarraren ''Lear'' obra iritsiko da asteburuan Arriaga Antzokira
Sheakespearen "King Lear"obra klasikoaren bertsio askea eta gaurkotua proposatzen digu Richard Sahagun aktore, antzerkigile eta zuzendari bilbotarrak.
2022/10/30 - 13:31
Enkarni Genua, 50 urte Txotxongiloen hariekin dantzan
Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jasoko duela jakin berritan hartu gaitu Enkarni Genuak Andoaingo Bastero Kultur Etxean. Guraso zela euskaraz ikasi eta txotxongiloeoi bizia ematen hasi, ordutik beti bera eta familia txotxongiloen haritik bizi dira.
2022/10/25 - 16:49
Pabilioi 6 konpainiak ''Love & Money'' obra estreinatuko du bihar Arriagan
Pabilioi 6 konpainiaren azken ekoizpenak kontsumo gizarteaz hitz egiten du eta nola eragiten dien egoera horrek giza harremanei eta amodioari. Euskaraz soilik eskainiko dute obra, Arriagan lehenik eta Zorrotzaurren jarraian.
2022/10/15 - 23:14
'Maddiren trajeria' pastorala, Zugarramurdiko leizeetan
Larunbat honetan, Zugarramurdiko leizeak 'Maddiren trajeria' pastoralaren eszenatoki bihurtu dira. Sara, Urdazubi, Ainhoa eta Zugarramurdiko herritarrak elkartu egin dira, mugaz gaindiko pastorala eskaintzeko.
2022/10/13 - 15:30
BAD jaialdiak dantza eta antzerki eskaintza zabalduko du Bilbon
Metrokoadroka konpainiaren ikuskizun berriaren aurrestreinaldiak abiatuko du jaialdiaren 24. edizioa urriaren 13an, ostegunarekin.
2022/10/12 - 17:06
''Hondamendia'' antzezlana estreinatuko da ostiral honetan Luhuson, Lapurdin
Ondoren, Euskal Herri osoko bira hasiko dute Axut eta Artedrama konpainiek sortutako lan honekin. Zaldibarko zabortegiko luizia abiapuntutzat hartuta, egungo gizartearen erretratua egin nahi du lan honek, zaborraren metaforaren bidez.
2022/09/26 - 17:59
"Sagastitarrak" antzezlana eskainiko du Txalo Produkzioak taldeak, Bilbon
Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri dira abuztuan Donostian estreinatu zuten antzezlaneko aktoreak.
2022/09/13 - 16:46
Urriaren 1ean abiatuko da Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia, 34 ikuskizunekin
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia motorrak berotzen hasi da jada. Urriaren batean abiatuko da eta 34 ikuskizun eskainiko ditu, horietatik 12 estreinaldiak izango dira. Azpimarratzekoa da 15 euskal konpainia arituko direla jaialdian.
2022/08/13 - 23:00
Antzerkia eta umorea, biak bat Araiako Umore Jaialdian
Aurten ere, antzerkia eta umorea uztartzen dituen jaialdia martxan da Araian (Araba). Hala, astelehenera bitartean, dozenaka ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute egunotan bertara hurbilduko direnek.
2022/08/13 - 16:47
'Hazia' musikala estreinatuko dute irailean, Arrasaten
Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, Euskal Herriko kooperatibismoa sustatu zuen Jose Maria Arizmendiarrietaren istorioa oholtza gainera eramango dute. Irailaren 17an estreinatuko dute antzezlana, Arrasaten.
2022/07/27 - 16:44
Gasteizek 34 antzezlan eskainiko ditu udazkenean
Gasteizko Antzerki Jaialdian, besteak beste, Peter Brooks, Harold Pinter eta Pascal Rambert dramaturgoen lanak taularatuko dituzte, eta Miguel Rellan, Irene Escolar, Javier Camara, Aitziber Garmendia, Telmo Irureta eta beste aktore asko arituko dira oholtzan.
2022/07/24 - 12:01
Lau orduko ikuskizuna prest dute muskildiarrek Simone Veilen bizitza kontatzeko
Maite Davant errejentaren aginduetara aritu dira 96 aktore urte hasieratik asteburuero elkartuz eta gaur estrenatuko duten pastoralari bizia ematen. Emakume garaikidea protagonista, Auswitcheko konzentrazio eremuetatik hasi eta Europako Parlamentuko presidente izatera.