Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak' argazki-erakusketa, Gernikan

Bonbardaketaren 75. urteurrena gogora ekartzeko ekimenen artean, 33 argazki-kazetarik gerra eta bakearen inguruan egindako lanak egongo dira ikusgai Gernikako Bakearen museoan.
"Gerra eta bakera: ikuspegi pertsonala" erakusketaren aurkezpena. Argazkia: EFE

Bonbardaketaren 75. urteurrena gogora ekartzeko ekimenen artean, Gernikako Bakearen museoan “Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak” erakusketa egongo da ikusgai. Bertan, mundu guztiko 33 argazki-kazetariren lanak bildu dituzte; besteak beste, World Press Photo lehiaketako irabazlearena, Samuel Arandarena.

'2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' ospatzeko prestatu dituzten ekitaldietako bat da erakusketa. 76 argazkiz osatuta dago eta martxoaren 23an inauguratuko dute Gernikako Bakearen museoan.

World Press Photo 2012ko lehiaketan irabazle suertatu zen argazkia hautatu du Arandak gerraren inguruan duen ikuspegia jendeari helarazteko. Argazkia urrian atera zuen, eta niqab (belo islamiarra) jantzita duen emakume bat, medikuaren zain, semea besarkatzen erakusten du.

Arandaren lanarekin batera, 15 herrialdetako beste 32 argazkilariren lanak egongo dira ikusgai; David Burnett, Don McCullin, Enrique Meneses, Goran Tomasevic eta Carolyn Cole argazkilarienak, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Piranesiren grabatuak, Durangoko museoan

Durangoko Arte eta Historia Museoak “Giovanni Battista Piranesi. Erroma amestua” erakusketa du ikusgai apirilaren 26ra arte. Itzal handia izan duen XVIII. mendeko sortzailea izan zen Giovanni Battista Piranesi. Veneton ikasi zuen arkitektoak grabatugintza landu zuen, batez ere, Erroman. José Ignacio Olaveren bilduma da erakusketaren oinarria, eta Garazi Arrizabalaga Durangoko museoaren zuzendaria izan da komisarioa.

Ukitzeko Artea Arte Ederren Bilboko Museoarne programa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ukitzeko Artea programako beste lan bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak, pertsona itsuentzat

Luis Melendez artistaren obra baten ukitzeko bertsioa aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoak. Lan hori eta aurreko hamar edizioetako beste batzuk Bizkaiko 16 ikastetxetan erakutsiko dituzte. Ikusmen arazoak dituzten ikasleei artearen esperientziaz gozatzeko aukera emango die, eta gainerako ikasleek, begiak tapatuta dituztela, ikusmen gabeziaren ondorioak sentituko dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X