Streaming
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Electroclass': industriaren loraldiaren osteko Bilbo, zazpi piezatan

Maria Ruido artistak 'Electroclass' lana aurkezten du, 7 minutuko 7 piezatan. Zuzenean eskainiko dugu eitb.com-en eta ETB3n, ostegunean, 22:30ean.
Maria Ruido eta Maria Mur Consonni ekoiztxetxeko zuzendaria, 'Forum' saioan. Argazkia: EITB

Maria Ruido artistak Electroclass lana aurkezten du. Telebistak 80eko hamarkadako industriaren osteko gizartean izan zuen influentzia aztertzen du, ikerketa gai ETB hartuz. Ostegunean, 22:30ean ElectroClass eskainiko dugu eitb.com-en eta ETB3n, aldi berean, eta egun horretatik aurrera EITB Nahieran-en ikusi ahal izango da.

Maria Ruido artistak consonni ekoiztetxearekin batera egindako ikusentzunezko egitasmoa da Electroclass. 7 minutuko 7 atalez osatzen da eta ETBren artxiboaren desmontatzea beste ikusentzunezko materialekin uztartzean datza.

ETBren artxiboa oinarrizko materiala hartu eta Bilboren kasu konkretua ikerketu dute: Langileria tradizionalaren kontzeptuaren disoluzioari buruz hausnartu dute Electroclass laneko egileek, baita kapitalismo industrialetik kognitibora izan diren lan-baldintzen aldaketak, hirugarren sektorearen goraldia eta "polis" hiritik "Bilbo marka" delakora pausua ere.

20 elkarrizketa baino gehiago izan dira eta Bilboko Zinebi Zinema Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko jaialdiaren 53. edizioa programazio berezia eta mintegi bat izan zen: Artists Killed Media Stars.

Maria Ruido artista, kultura ekoizlea eta ikerlea da. 1996tik diziplina anitzeko proiektutan egin du lan. Madrilen eta Bartzelonan bizi da eta Bartzelonako unibertsitateko Irudi Saileko irakaslea da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025" erakusketa, EHUren Arabako campusean

Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025 Artur Heras artista valentziarraren erakusketa inauguratu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian asteazken honetan. Anacleto Ferrer komisario duen erakusketak genozidioak salatzen ditu, "begirada artistiko konprometitu eta ausart batetik". Gasteizen apirilaren 30era arte egon ondoren, erakusketa Bilboko Esperientziako Geletan izango da ikusgai, maiatzaren 6tik 22ra, eta Donostiako Karlos Santamaria liburutegiko Txillardegi aretoan, maiatzaren 27tik ekainaren 30era.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X