Gaur abiatuko da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getxophoto: 20 artistaren hausnarketa, haurtzaroari gorazarre egiteko

Negarra, adiskidetasuna, ipuin klasikoak eta superheroi modernoak dira aurtengo gaietako batzuk. Txinako neskatoen adopzioa eta Americanas Girl Dolls panpinak ere ditu jaialdiak hizpide.
'Umeei gorazarre' da leloa GetxoPhoto argazki jaialdiaren seigarren edizioan.

Getxophoto Nazioarteko Argazkilaritza jaialdiak 20 artistaren argazkiekin beteko du gaurtik aurrera Getxo, haurtzaroa hizpide hartuta.

"Helburua ez da Getxo ausaz argazkiz betetzea. Asmoa bereziki aukeratutako irudien bidez istorioak kontatzea da, ikuslearekin elkarrizketa berezia sortzeko'', azaldu dute antolatzaileek.

'Umeei gorazarre' da aurtengo leloa, haurtzaroari begiratuz. ''Bizitzako garai zail eta idealizatua'', Jokin Aspuru Getxophotoko zuzendariaren hitzetan.

Negarra, adiskidetasuna, ipuin klasikoak eta superheroi modernoak dira aurtengo gaietako batzuk. Argazkirik gehienak, gainera, emakumeek egin dituzte.

Besteak beste, Robin Schwartz (alaba animaliekin erakusten du argazkitan) eta O Zhang artisten lanak izango dira ikusgai Getxon. Azken horrek AEBetako familiek adoptatutako neskato txinatarrak ditu argazkietan gai nagusi.

Teresa Vlockova artistaren lana ere egongo da ikusgai, neskato bikien irudietan oinarrituta gure nortasunaren inguruko hausnarketa proposatzeko.

Jill Greenberg artistak, berriz, haurrak negarrez atera ditu argazkietan. Horretarako, gozokia eskaini eta, ondoren, kendu egiten zien.

Ilona Szwarc artistaren eskutik, AEBetako gizartera egingo dugu bidaia, bertako neska gazteak eta Americanas Girl Dolls panpinen arteko harremana argazkitan ikusteko.

Estatuko artisten artean, Javier Tles eta Jon Uriarte gipuzkoarrak daude seigarren edizio honetan. Uriartek bururik gabeko familiako kideen argazki-bilduma osatu du.

Getxophoto Nazioarteko Argazkilaritza jaialdiak 20 artistaren argazkiekin beteko du gaurtik aurrera Getxo, haurtzaroa hizpide hartuta."Helburua ez da Getxo ausaz argazkiz betetzea. Asmoa bereziki aukeratutako irudien bidez istorioak kontatzea da, ikuslearekin elkarrizketa berezia sortzeko'', azaldu dute antolatzaileek.'Umeei gorazarre' da aurtengo leloa, haurtzaroari begiratuz. ''Bizitzako garai zail eta idealizatua'', Jokin Aspuru Getxophotoko zuzendariaren hitzetan.Negarra, adiskidetasuna, ipuin klasikoak eta superheroi modernoak dira aurtengo gaietako batzuk. Argazkirik gehienak, gainera, emakumeek egin dituzte.Besteak beste, Robin Schwartz (alaba animaliekin erakusten du argazkitan) eta O Zhang artisten lanak izango dira ikusgai Getxon. Azken horrek AEBetako familiek adoptatutako neskato txinatarrak ditu argazkietan gai nagusi.Teresa Vlockova artistaren lana ere egongo da ikusgai, neskato bikien irudietan oinarrituta gure nortasunaren inguruko hausnarketa proposatzeko.Jill Greenberg artistak, berriz, haurrak negarrez atera ditu argazkietan. Horretarako, gozokia eskaini eta, ondoren, kendu egiten zien. Ilona Szwarc artistaren eskutik, AEBetako gizartera egingo dugu bidaia, bertako neska gazteak eta Americanas Girl Dolls panpinen arteko harremana argazkitan ikusteko.Estatuko artisten artean, Javier Tles eta Jon Uriarte gipuzkoarrak daude seigarren edizio honetan. Uriartek bururik gabeko familiako kideen argazki-bilduma osatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X