Estreinaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Antzokian erritmo biziz

"Naturaleza muerta en una cuneta" Arriaga Antzokiaren koprodukzioa asteburu honetan estreinatuko dute. Fausto Parividino italiarraren nobelan oinarritzen da.
18:00 - 20:00
'Naturaleza muerta en una cuneta', asteburuan Arriaga Antzokian

Ez da ohikoena antzerkian 'thriller' bat ikustea baina horretarako aukera egongo da Bilboko Arriagan. "Naturaleza muerta en una cuneta" estreinatuko dute asteburu honetan.

Antzezlan poliziako honek eduki soziala ere badu eta, tarteka, barre algarak ere eragingo dizkio ikusleari. Neska baten hilotza bide bazterrean agertu da. Polizia inspektore batek, Adolfo Fernandez aktore eta zuzendari bilbotarrak, hiltzailea aurkitu beharko du.

Baina ordu batzuk baino ez ditu horretarako komunikabideen presioagatik.

Hortik abiatzen da Fausto Parividino italiarraren nobelan oinarritutako antzezlan hau.

Susana Abaitua aktore gasteiztarraren berbetan, ikusleak ohituago daude erritmo geldoagoetara. Antzezlan honetan, ostera, erritmoa arina, bizi-bizia da eta ezin da deskonektatu momentu batean ere.

"Naturaleza muerta en una cuneta" Arriaga Antzokiaren koprodukzio bat da eta otsailaren 7, 8 eta 9an ikusteko aukera egongo da.

Zure interesekoa izan daiteke

Marie Leczinska Louis XV.aren erretratua, Bonnat Helleu Baionako museoan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai

Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak. 

Arte galeriak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arte galeriak astebetez itxiko dituzte, kultur arloko produktu eta zerbitzuen BEZa % 10etik beherakoa izatea eskatzeko

2022an Europan onartutako araudia bete eta kultur arloko produktu eta zerbitzuei BEZ murriztua ezar diezaieten eskatzen dute. Zineman, antzerkian eta literaturan, adibidez, murrizketa hori indarrean da jada, baina, beste herrialdeetan ez bezala, artelanen salmenta kanpoan geratu da. Hori dela eta, otsailaren 2tik 7ra bitartean, galeriek ez dituzte ateak zabalduko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X