Ainhoa Arteta, Madrilgo Errege Antzokian 'Don Giovanni' egiten
Madrilgo Errege Antzokiak 'Don Giovanni' Mozarten lana hartuko du egunotan, mitoaren bertsio irudimentsu batean: Alejo Perezek zuzendu du, eta Dmitri Tcherniakoven eszenografia du. Apirilaren 24ra arte izango da Madrilgo antzokian, eta zortzi emanaldi egingo dituzte. Ainhoa Arteta Donna Elvira izango da.
Don Giovanniren erokeria guztien mirabea da Leporello, eta, halako batean, komendadorearen etxean gertatutako iskanbila baten lekuko izango da: Donna Annak senide guztiak ohartaraziko ditu, eta etxetik alde egin nahi duen kanpotar bat geldiarazten saiatuko da; Don Giovanni da kanpotar hori. Horrela hasten da 'Don Giovanni' lana, Aix-en-Provence jaialdiak, Moskuko Bolshoi antzokiak eta Torontoko Canadian Opera Companyk elkarlanean egindako antzezlana. Libretoa Lorenzo Da Pontek egin du. Tcherniakovek aurkezpenean esan duenez, "ganberako lan" baten antzekoa da, dena espazio txikian gertatzen delako.
"Etxe burgesa da, baina beste garai batzuetako arkitektura du. Ekintza ez da herrialde konkretu batean gertatzen. Ez dago leihorik, eta ez dakigu zer gertatzen den kanpoan", azaldu du. Don Giovanniren bertsio horretako beste gertakari bitxi bat da Don Giovanni ez dela "mitoaren hasieran" agertzen, "amaieran" baizik. "Laburpen moduko bat da: berari buruz dakiguna barruan darama. Pertsonaia nekatua da, esperantzan eta desengainuetan esperientzia handiegia du", adierazi du. Duela hiru urte estreinatu zuten, Aix-en-Provencen. Madrilgo Errege Antzokian aurkezten den eszenaratzeak "kontzeptu bera" gorde du, Tcherniakovek aurreratu duenez, baina, aktoreei dagokienez, hiru pertsonaia mantentzen dira soilik, eta horien "nortasunak" emaitza aldatuko du.
Ainhoa Artetari dagokionez (Donna Elviraren papera egiten du), 'Don Giovanni' lanaren zuzendari artistikoak esan du "letra larriz idatzitako emakumea" dela. "Abeslari askok modu automatikoan lan egiten dute, ez dute galdetzen eta ez dute pentsatzen. Bera, aldiz, xehetasunen inguruan hitz egitera gelditzen da askotan". Gipuzkoako sopranoa "sentikortasun handiko pertsona da, eta ñabardura asko eskaintzen ditu".
Zure interesekoa izan daiteke
"Carne y arena" instalazioa «azalean sentitzen» den obra gisa definitu du Gonzalez Iñarrituk
Zinegilea Bilbon izan da, ekainera arte EITBren egoitzan bisitagai izango den errealitate birtualeko bere instalazioa aurkezteko. Esperientzia horretan, Mexiko eta AEBren arteko muga zeharkatzen duten migratzaileek bizi dutenaren zati bat sentitzen dute ikusleek.
BBK Artearen Ibilbideak animaliak ditu protagonista aurten, eta Bizkaiko 30 udalerritara iritsiko da
Arte Ederren Bilboko Museoaren bildumako 38 artelanen erreprodukzioak bildu dira, hainbat paneletan. Erakusketan, artista, garai eta teknika desberdinetako aleak daude: margolanak, grabatuak, kartelak, arte aplikatuak... Maiatzaren 11n (Bilbo) hasi, eta abenduaren 9an (Durango) amaituko da, Bizkaiko 30 herritatik igaro ondoren.
Ibone Bengoetxea: "Venezian, zer izan nahi dugun ere erakutsi nahi dugu"
Euskal arteak Veneziako Biennalen presentzia egonkorragoa izateko lanean aritu da egun hauetan Eusko Jaurlaritza Italian, "I Baschi alla Biennale 1976/2026" proiektua garatzen. 2028tik aurrera Euskadik bienal horretan presentzia propioa izatea da helburua, Kultura sailburuak azaldu duenez.
Euskal artistek aldarrikapen politikoa eta mintzaira abangoardista uztartu zituzten Venezian 1976an
Beñat Sarasola eta Leire Vergara adituek 1976an euskal ahotsa Veneziako Bienalera eraman zuen artsita taldearen lanaz hitz egin dute, Veneziatik bertatik.
Euskal ordezkaritza Veneziako Bienalean da
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua buru dela, "I Baschi alla Biennale 1976/2026" ekimenak programa instituzional, akademiko eta artistikoa garatuko du Italiako hirian. Duela 50 urte, frankismoste betean euskal artea topagune horretara eraman zuten artistak izango dituzte gogoan.
Igshaan Adamsek tapizak eta "hauts hodeiak" zabaldu ditu Guggenheimen
"Igshaan Adams. Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa" erakusketa Museoaren in situ erakusketa-zikloko hirugarren emaitza da. Museoak areto jakin baterako pentsatutako eta eraikinaren arkitekturarekin elkarrizketa bat sortaraziko duten obrak sortzera gonbidatzen ditu artistak, programa horretan.
Iberdrolaren artelanak, Arte Ederren Bilboko Museoan ikusgai
Bilboko konpainiaren 138 artelan bildu dituzte “Paraleloak eta meridianoak” erakusketan. Zortzi ataletan banatu dituzte: Hastapenak; Natura, urak eta bilbeak; Gorputza eta aztarnak; Lana; Argia; Artista eta haren espazioak; Arkitektura eta eraikuntza; Hiria eta portua. Abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai.
"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era
Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.
ICEko agenteek banandutako familia baten argazkiak irabazi du World Press Photo 2026 saria
ICE Immigrazioaren eta Aduanaren Polizia Indarrek Luis migratzaile ekuadortarra atxilotu eta emazte eta hiru seme-alabengandik banatzen duten une lazgarria islatzen duen Carol Guzy argazkilari estatubatuarrak egindako erretratuak irabazi du aurten.
"Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025" erakusketa, EHUren Arabako campusean
Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025 Artur Heras artista valentziarraren erakusketa inauguratu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian asteazken honetan. Anacleto Ferrer komisario duen erakusketak genozidioak salatzen ditu, "begirada artistiko konprometitu eta ausart batetik". Gasteizen apirilaren 30era arte egon ondoren, erakusketa Bilboko Esperientziako Geletan izango da ikusgai, maiatzaren 6tik 22ra, eta Donostiako Karlos Santamaria liburutegiko Txillardegi aretoan, maiatzaren 27tik ekainaren 30era.