Maiatzaren 1a
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal langileria kalera atera da maiatzaren lehenenan

ELA eta LAB deialdi bereizietan aterako dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatuko dira.
Maiatzak 1 LAB Baiona
LABen manifestazioa Baionan.

Euskal langileria kalera atera da goiz-goizetik maiatzaren 1ean Langileen Eguna dela-eta sindikatuek egin dituzten hainbat deialditan. 

ELAk Bilboko Jesusen Bihotzean egin du ekitaldi nagusia. Bertan, Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak 1.500 euroko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) aldarrikatu du, bai eta kanpoko injerentziarik gaberko Euskal Herri bat ere, inperialismorik eta gerrarik gabekoa.  "Jo ta ke hemen erabaki arte" leloarekin, ehunka pertsonak Bizkaiko hiriburuaren erdigunea bete dute. 

18:00 - 20:00

LAB izan da goiztiarrena Baionan eta Laudion egindako manifestazioekin. Sindikatuak 26 manifestazio egin ditu Euskal Herrian zehar "Langileok eragin" lelopean, langileriari bizitza duina bermatzeko ezinbestekoak iruditzen zaizkion hiru neurri zehatz aldarrikatzeko: etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata eta pentsio duinak.

(Informazio hau zabaltzeko lanean ari gara) 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X