18 urtetik beherakoek doako sarrera izango dute Guggenheimen
Guggenheim Bilbao Museoak % 3,4 igoko du aurrekontua 2020. urterako, eta 18 urtera artekoak sartu ahalko dira aurrerantzean doan. Gainera, datorren urteko programazio artistikoan, erakusketak egingo dituzte El Anatsui, Richard Artschwager, Lygia Clark, Olafur Eliasson eta Lee Krasner artisten lanekin.
Guggenheim museoaren Fundazioaren Patronatuak bilera egin du bart, Iñigo Urkullu berorren presidente eta lehendakaria buru zela. Bileran, museoaren jardueraren datu nagusien berri eman dute. Hain zuzen, urtea bukatzeko bost aste falta direla, 1.079.840 bisitari hartu dituztela jakinarazi dute, horien hiru laurdenak atzerritarrak.
Saio honetan, 2020. urterako aurrekontua aurtengoaren aldean % 3,4 igoko dela zehaztu dute, batik bat museoak berak handitu egin dituelako bere diru-sarrerak, euskal erakundeek azken urteetan emandako diruari eutsi baitiote.
Halaber, batzar horretan 2020ko arte programazioa ere onartu dute, tartean gure garaiko artean erabakigarriak diren El Anatsui, Richard Artschwager, Lygia Clark, Olafur Eliasson, Lee Krasner eta Lynette Yiadom-Boakye artistei eskainitako erakusketak eta William Kentridge, Isaac Julien eta Alex Reynolds egileen bideo-instalazioak, Film & Video aretorako.
Programazioaren baitan, gainera, bestelako erakusketak ere izango dira, hala nola 1920ko hamarkadako “urte eroetako” sorkuntzari buruzko erakusketa bat, Berlinen eta Parisen zentratua, eta Vasily Kandinskyren lanetan oinarritutako beste bat.
Horrez gain, museoa 2021erako lantzen ari den zenbait erakusketa proiektu ere aurreratu dituzte, besteak beste, euskal artistei buruzko erakusketa bat (zehatzago esanda, XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran Bilbon egindako pinturari buruzkoa); Yoshitomo Nara eta Ibon Aranberri artistei eskainitako esposizio monografikoak; eta Vito Acconci eta Racher Rose sortzaileen eskutik Film & Video aretoan egingo diren erakustaldiak.
Azkenik, 2020rako salneurri eskema berria onartu dute, museoak ohar batean azaldu duenez: sarrera doan 18 urtera arte; ikasleentzako eta pentsiodunentzako onurak hobetuko dira; erakusketa bakoitzaren azken egunean sarreren salneurriak % 50eko deskontua izango du 16:00ak eta 20:00ak bitartean bisitariek erakusketa ikusteko azken aukera izan dezaten (gainerako erakusketak ere ikusi ahal izango dituzte); eta sarrerak online erosteagatiko hobariak (leihatilan baino euro 1 edo 2 merkeagoak izango dira).
Zure interesekoa izan daiteke
Mikel Chillidak hartuko du Chillida Lekuren zuzendaritza
Museoaren "etorkizuna zehazten laguntzea benetako pribilegioa" dela esan du Eduardo Chillida artistaren bilobak. Apirilaren 1ean hartuko du kargua.
"Barreiatutako paisaiak": Euskal industriaren margoak, San Telmo museoan
Gerardo D’Abraira marrazkilariaren lanak ikusgai daude Donostiako San Telmo Museoan. "Barreiatutako paisaiak" izena du erakusketak, eta joan den mende erdialdeko lanak biltzen ditu.
Euskal artea ikusgai ARCOmadriden
Martxoaren 4tik 8ra, Madrilgo Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokak Euskal Herritik datorren artearen lagin bat hartuko du. Ignacio Mugicaren arabera, orain arte bizi izan dugun jarraipenaren erakusle da aurkitu ahal izango dena, baina galeria gazte gehiagoren falta sumatzen du, "eta arte garaikidea gazteena da, ezarrita dagoenarekin hautsi beharko luketena".
Euskal artista eta galeriak, Arcomadrid azokarako prest
Carreras Mugica eta Cibrián euskal galeriek programa orokorrean parte hartuko dute, eta Villa Magdalenak “Opening. Nuevas galerías” atalean. “El futuro, por ahora” atalean, June Crespo artistaren lanak erakutsiko dituzte Carreras Mugicak eta P420 Boloniako galeriak.
Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai
Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.
Maite Rosendek egin ditu Itzuliko eta Itzulia Womeneko kartelak
Donostiar artistak irabazi zuen Euskadi literatura saria ilustrazioaren atalean, eta, hortaz, hari dagokio txirrindularitza probetako kartelak diseinatzea.
Kutxa Fundazioak ibilbide bat proposatu du Elena Asinsen obran zehar
"Egitura, espazioa, denbora" erakusketak 100 lan baino gehiago biltzen ditu: marrazkiak, pinturak, eskulturak, liburuak, ikus-entzunezko piezak eta instalazioak. "Arte konputazionalaren eta abstrakzio geometriko moderno eta garaikidearen ezinbesteko figura" da Asins, Fundazioak azaldu duenez.
Txuspo Poyo artista nafarraren "Anonima" erakusketa, Azkuna Zentroan
Bilboko espazioko erakusketak ehun pieza baino gehiago bildu ditu, 1980ko hamarkadatik gaur egun arteko proiektu gehienak. Maiatzaren 17ra arte egongo da ikusteko aukera.
Zineb Sedira artistaren "Standing Here Wondering Which Way to Go" erakusketa, gaurtik Tabakaleran
1960ko eta 1970eko hamarkadetako Afrikako askapen-mugimenduak eta utopiak dakartza gogora.
Eusko Jaurlaritzak 31 obra gehitu dizkio Bilduma Partekatuari
Jaurlaritzak 300.482 euro inbertitu ditu 21 artistaren lanetan, Artiumeko, Bilbao Museoko eta Tabakalerako adituen erakunde arte batzorde baten aholkuei jarraituta. Erosi dituzten obren egileen artean daude Jose Ramon Amondarain, Mar de Dios, Angel Bados, María Luis Fernandez, Gema Intxausti, Imanol Marrodan, Manu Muniategiandikoetxea, Usoa Fullaondo…