Jon Mikel Eubak, Zuhar Iruretagoienak eta Garikoitz Fragak jaso dituzte Gure Artea sariak
Eubak ibilbide artistikoaren saria jaso du, Gasteizen, Iruretagoienak sorkuntza lanari dagokiona eta Fragak arte plastikoen eta bisualen arloan eragileek egindako lana aitortzeko saria.
Gure Artea sariak banatu dituzte gaur arratsaldean, ostegunarekin, Artium museoan, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak arte plastikoen eta bisualen arloan ematen dituen sari nagusiak. Edizio honetako irabazleak izan dira: Jon Mikel Eubak (ibilbide artistikoaren saria), Zuhar Iruretagoiena (sorkuntza-lana aitortzen duen saria) eta Garikoitz Fraga (arte plastikoen eta bisualen arloan eragileek egindako lana aitortzeko saria).
Epaimahaiak Jon Mikel Eubaren (Zornotza, 1967) “lanaren heterogeneotasuna, belaunaldien arteko erreferente gisa betetzen duen zeregina eta liburu, tailer eta hezkuntza-proiektuen bidez ezagutza transmititzeko etengabe egiten duen lan pedagogikoa” nabarmendu ditu.
Epaimahaiak nabarmendu du bere jarduna “erresistentzia eta esperimentazio modu bat” dela.
Zuhar Iruretagoiena artistak “begirada kritiko eta ikertzailetik formaren, materialtasunaren eta sinboloaren arteko tirabirak aztertu dituen proiektu artistikoaren sendotasunagatik” jaso du sorkuntza-lana aitortzen duen Gure Artea saria.
Arte Ederretan doktorea eta EHUko irakaslea da, eta bere lana “eskulturaren eremu hedatuan” kokatzen da.
Belleza Infinita argitalpen proiektuaren buruan egindako lanagatik jaso du eragileek egindako lana aitortzeko Gure Artea saria Garikoitz Fraga Angoitiak (Bilbo, 1971).
Belleza Infinita 2022an sortu zen, eta artista-liburuaren, saiakera bisualaren eta poesia grafikoaren esparruan aritzen da. Epaimahaiak “arte garaikidearen bitartekaritzarekin eta hedapenarekin duen konpromisoa, artistekin batera egindako lan zorrotza eta artisaua eta euskal ekosistema artistikorako argitalpen-azpiegitura sendo bat sortzeko egindako ekarpena” hartu ditu aintzat.
Saridun bakoitzak 20.000 euro jasoko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal artista eta galeriak, Arcomadrid azokarako prest
Carreras Mugica eta Cibrián euskal galeriek programa orokorrean parte hartuko dute, eta Villa Magdalenak “Opening. Nuevas galerías” atalean. “El futuro, por ahora” atalean, June Crespo artistaren lanak erakutsiko dituzte Carreras Mugicak eta P420 Boloniako galeriak.
Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai
Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.
Maite Rosendek egin ditu Itzuliko eta Itzulia Womeneko kartelak
Donostiar artistak irabazi zuen Euskadi literatura saria ilustrazioaren atalean, eta, hortaz, hari dagokio txirrindularitza probetako kartelak diseinatzea.
Kutxa Fundazioak ibilbide bat proposatu du Elena Asinsen obran zehar
"Egitura, espazioa, denbora" erakusketak 100 lan baino gehiago biltzen ditu: marrazkiak, pinturak, eskulturak, liburuak, ikus-entzunezko piezak eta instalazioak. "Arte konputazionalaren eta abstrakzio geometriko moderno eta garaikidearen ezinbesteko figura" da Asins, Fundazioak azaldu duenez.
Txuspo Poyo artista nafarraren "Anonima" erakusketa, Azkuna Zentroan
Bilboko espazioko erakusketak ehun pieza baino gehiago bildu ditu, 1980ko hamarkadatik gaur egun arteko proiektu gehienak. Maiatzaren 17ra arte egongo da ikusteko aukera.
Zineb Sedira artistaren "Standing Here Wondering Which Way to Go" erakusketa, gaurtik Tabakaleran
1960ko eta 1970eko hamarkadetako Afrikako askapen-mugimenduak eta utopiak dakartza gogora.
Eusko Jaurlaritzak 31 obra gehitu dizkio Bilduma Partekatuari
Jaurlaritzak 300.482 euro inbertitu ditu 21 artistaren lanetan, Artiumeko, Bilbao Museoko eta Tabakalerako adituen erakunde arte batzorde baten aholkuei jarraituta. Erosi dituzten obren egileen artean daude Jose Ramon Amondarain, Mar de Dios, Angel Bados, María Luis Fernandez, Gema Intxausti, Imanol Marrodan, Manu Muniategiandikoetxea, Usoa Fullaondo…
"Bitartekaritza partekatuak" erakusketa aurkeztu du gaur Chillida Lekuk
Nagore Legarretaren argazkiek eta Beñat Iturriozen ikus-entzunezkoak osatzen dute, eta batzuek krisi klimatikoaren eta despopulazioaren aurrean duten rolari buruzko gogoeta egiten du.
Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai
Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak.
Denise Scott Brown arkitektoari buruzko atzera begirakoa aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak
Denise Scott Brown (Nkana, Zambia, 1931) XX. mendeko bigarren erdialdeko arkitektorik garrantzitsuenetakoa da. Bidaiari, argazkilari eta aktibistaren lanaren gaineko erakusketa hiru ataletan egituratuta dago: hiria, kalea eta etxea.