Danok Oteiza komunitatea aurkeztu dute, sortzailearen figura bultzatzeko
Oteiza Fundazioak artistaren obra eta pentsamendua zabaldu, komunitate bat eratu eta lankidetzarako egitura iraunkor bat sustatu nahi du komunitate berriaren bidez. "Oteiza, 14 apostulu" Oskar Alegriaren ikus-entzunezkoa aurkeztu dute, ekimenaren abiadan.
Jorge Oteiza Fundazio Museoak Danok Oteiza komunitate berria aurkeztuko du gaur, artistaren jaiotzaren urteurrenarekin bat, Altzuzako museoan. Sortzailearen inguruan pertsonak eta erakundeak elkartu nahi ditu elkarte berriak, Museoak Altzuzan garatzen dituen jarduera eta ekintzen osagarri.
Danok Oteiza komunitateak Oteiza, 14 apostolu ikus-entzunezkoa aurkeztu du, esaterako, bere lehen urratsean, Oskar Alegriak sortua eta EiTBren laguntzarekin ekoitzia.
Lan horretan, hamalau figura kulturalek Orioko sortzailearen obrari eta pentsamendu estetikoari lotutako diziplina artistikoen eta interes kulturalen aniztasuna irudikatzen dute: Alicia Otaegui, Ignacio Aguero, Iban Urizar, Esther Ferrer, Oskar Alegria, Josu Iztueta, Sho Hagio, Jaione Apalategi, Richard Deacon, Maialen Lujanbio, Bernardo Atxaga, Kepa Akixo Zigor, Bertha Bermudez eta Altzuzako lizarra.
EITBk ekoitzi eta finantzatu du filma, eta PRIMERAN plataforman, ETBn eta eitb.eus atarian zabalduko da. Gainera, Asisko Urmeneta idazle eta marrazkilariak eleberri grafikoa idatziko du Jorge Oteizari buruz 2026ko amaierarako.
Danok Oteiza komunitateak Oteizaren ikusmoldeari erantzuten dio, Fundazioaren hitzetan: “Artea eta sorkuntza tresna boteretsuak dira eraldaketa sozial eta kolektiborako, eta lagungarriak dira, orobat, espiritu kritikoa sustatzeko eta iruditeria partekatua sortzeko”.
Oteiza Fundazioak artistaren obra eta pentsamendua zabaldu, komunitate bat eratu eta lankidetzarako egitura iraunkor bat sustatu nahi du komunitate berriaren bidez.
Komunitate horretan parte hartzeko, zenbait kategoria sortu dira, Oteizaren iruditerian oinarrituta: CROMLECH (Nafarroako Gobernua eta Jorge Oteiza Fundazioa, proiektua sustatzen duten bi erakundeak biltzen ditu), GAUR (bazkide estrategikoak), EMEN (mezenasak), ORAIN (laguntzaileak), BAITA (erakunde adiskideak), HITZA (komunikabideak) eta ITZIAR (kide indibidualak).
Urriaren 21eko arratsaldean (18:00-20:00) komunitatearen aurkezpen ofiziala egingo dute, Altzuzako Oteiza Museoan: Oteiza 14 apostoluren aurkezpena, Saioa Alkaiza eta Julio Soto bertsolarien emanaldia, ZUK Performing Arts etxearen emankizuna, Quousque Tandem Abutere piezarekin, Oteizaren poesia, Jara Calvok errezitatua, Oier Etxeberria eta Garazi Navasen Eskua askea kontzertuaren aurkezpena eta Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregiren Apostoluen soka-dantzaren interpretazioa, Argia Ikerfolk taldearen eskutik.
Ekitaldia STREAMING bidez jarraitu ahalko da, zuzenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal artea ikusgai ARCOmadriden
Martxoaren 4tik 8ra, Madrilgo Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokak Euskal Herritik datorren artearen lagin bat hartuko du. Ignacio Mugicaren arabera, orain arte bizi izan dugun jarraipenaren erakusle da aurkitu ahal izango dena, baina galeria gazte gehiagoren falta sumatzen du, "eta arte garaikidea gazteena da, ezarrita dagoenarekin hautsi beharko luketena".
Euskal artista eta galeriak, Arcomadrid azokarako prest
Carreras Mugica eta Cibrián euskal galeriek programa orokorrean parte hartuko dute, eta Villa Magdalenak “Opening. Nuevas galerías” atalean. “El futuro, por ahora” atalean, June Crespo artistaren lanak erakutsiko dituzte Carreras Mugicak eta P420 Boloniako galeriak.
Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai
Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.
Maite Rosendek egin ditu Itzuliko eta Itzulia Womeneko kartelak
Donostiar artistak irabazi zuen Euskadi literatura saria ilustrazioaren atalean, eta, hortaz, hari dagokio txirrindularitza probetako kartelak diseinatzea.
Kutxa Fundazioak ibilbide bat proposatu du Elena Asinsen obran zehar
"Egitura, espazioa, denbora" erakusketak 100 lan baino gehiago biltzen ditu: marrazkiak, pinturak, eskulturak, liburuak, ikus-entzunezko piezak eta instalazioak. "Arte konputazionalaren eta abstrakzio geometriko moderno eta garaikidearen ezinbesteko figura" da Asins, Fundazioak azaldu duenez.
Txuspo Poyo artista nafarraren "Anonima" erakusketa, Azkuna Zentroan
Bilboko espazioko erakusketak ehun pieza baino gehiago bildu ditu, 1980ko hamarkadatik gaur egun arteko proiektu gehienak. Maiatzaren 17ra arte egongo da ikusteko aukera.
Zineb Sedira artistaren "Standing Here Wondering Which Way to Go" erakusketa, gaurtik Tabakaleran
1960ko eta 1970eko hamarkadetako Afrikako askapen-mugimenduak eta utopiak dakartza gogora.
Eusko Jaurlaritzak 31 obra gehitu dizkio Bilduma Partekatuari
Jaurlaritzak 300.482 euro inbertitu ditu 21 artistaren lanetan, Artiumeko, Bilbao Museoko eta Tabakalerako adituen erakunde arte batzorde baten aholkuei jarraituta. Erosi dituzten obren egileen artean daude Jose Ramon Amondarain, Mar de Dios, Angel Bados, María Luis Fernandez, Gema Intxausti, Imanol Marrodan, Manu Muniategiandikoetxea, Usoa Fullaondo…
"Bitartekaritza partekatuak" erakusketa aurkeztu du gaur Chillida Lekuk
Nagore Legarretaren argazkiek eta Beñat Iturriozen ikus-entzunezkoak osatzen dute, eta batzuek krisi klimatikoaren eta despopulazioaren aurrean duten rolari buruzko gogoeta egiten du.
Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai
Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak.