Amaia Arrazola arabar ilustratzailea zendu da
41 urteko artista bisuala Bartzelonan hil da. “Waba Sabi” eta “Totoro y yo” liburuak ondu zituen, baita 2024ko Andrea Maria Zuriaren jaietako kartela ere.
Amaia Arrazola arabar ilustratzailea, Waba Sabi eta Totoro y yo liburuen zein munduan zehar ikusgai dauden hainbat mural erraldoiren egilea, zendu da, Bartzelonan, 41 urte zituela.
Arrazola 1984an jaio zen, Gasteizen, Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Madrilgo Unibetsitate Konplutentsean eta arte zuzendari lanean hasi zen gero, publizitate arloan.
2010ean, Bartzelonara iritsi zen, eta bertan abiatu zuen ilustratzaile profesional freelance ibilbidea; Uniqlo, Nike eta beste hainbat markarentzat aritu zen, baita Bartzelonako Unibertsitatearentzat, Bartzelonako Udalarentzat eta Bizkaiko Foru Aldundiarentzat ere, besteak beste.
2018an, Waba Sabi liburua kaleratu zuen, Lunwerg Editores argitaletxearekin, eta bere jardunak beste bide bat hartu zuen, Totoro y yo Hayao Miyazaki japoniarraren filmetan oinarritutako 2022ko lanak berretsi zuena.
Aurten, Cirque du Soleilen “Alegria” ikuskizun berrirako mural bat egin zuen, eta 2024ko Andre Maria Zuriaren jaietako kartela ere berak sinatu zuen.