Artea
2025/02/27 - 15:46
''Budapesteko paper gaineko maisulanak'': azken zazpi mendeetako artisten marrazki eta grabatuak, Guggenheimen
Leonardo da Vinci, Rafael, Picasso, Dóra Maurer, Rembrandt eta beste hainbat eta hainbat artista handiren maisulanak bildu ditu Guggenheim Museoak erakusketa batean, Hungariako bi museo handietatik ekarrita.
2025/02/24 - 15:39
120 obra gehitu ditu Artiumek bere bildumara, bi urtean
Azkenaldian eskuratu dituen obren lagin bat museoan ikusgai jarriko dute apirilaren 27ra arte. 34 pieza erakusketetan izandako artistei erosi dizkie Artium Fundazioak, 31 obra dohaintza eman dizkiote eta 55 obra Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Bilduma Partekatua programakoak dira.
2025/02/24 - 13:35
Arte Ederren Bilboko Museoak Funts Berriak erakutsiko ditu
Eduardo Zamacoisen, Guiard familiaren, Felipe Manterolaren, Patricio Echeverria artxiboko, Saul Steinbergen eta Maria Franciska Dapenaren oinordekoen eskutik jasotako materiala ikusgai jarri du Bilboko museoak.
2025/02/20 - 13:54
Tarsila do Amaral margolari brasildar modernistaren erakusketa ikusgai, Bilboko Guggenheim Museoan
Erakusketak Brasilgo modernismoaren ondarea aztertzen du, artistaren lan enblematikoenetan barrena egindako ibilbide baten bidez. Tarsilak Europako abangoardien eta Brasilgo kultur tradizioaren arteko bidea azpimarratu nahi izan du.
2025/02/18 - 15:21
Daniel Tamayo artista eta Felix Maria de Samaniego, bat eginda Bilboko Arte Ederren Museoan
XVIII. mendeko idazlearen 100 alegia edo fabula abiapuntu hartuta, beste horrenbeste ilustrazio egin ditu artista bilbotarrak, eta liburu batean bildu dituzte. Argitalpena euskara hutsean da, Koldo Biguriren itzulpenarekin.
2025/02/18 - 12:45
Felix Beristain ondarroar margolaria zendu da
Pintore nekaezinak 87 urte zituen eta Sarrian, Araban, bizi zen duela hainbat hiru hamarkadatatik. Lan kostunbristek eman zioten ospe handiena, baina poskubismoa eta abstrakzioa ere landu zituen.
2025/02/14 - 11:38
Umbra Light Festival jaialdiak Gasteiz argituko du asteburuan
40 artista eta kolektiboren 21 instalazio paratu dituzte Arabako hiriburuan jaialdiaren laugarren edizioan. Aurtengo leloa honakoa du: "Artea bakea da".
2025/02/13 - 15:06
Iñaki Garmendiaren ''Faux depart. Buru ezabatzailea'' erakusketa gaurtik aurrera ikusgai, Oteiza Museoan
Jorge Oteizak Jose Sarriegi margolariaren busto bat egin zuen orain dela 90 urte. Ordutik, desagertuta dago eskultura hori, eta Garmendiak erakusketa paratu du eskulturagintzak gure memoria aktibatzeko duen gaitasuna nabarmentzeko.
2025/02/13 - 14:48
Max Ernst artista surrealistaren 54 lan erakutsiko ditu Arte Ederren Bilboko Museoak
Ekainera arte bisitatu ahalko da, Obra Gonbidatua programaren baitan, alemaniar artistaren obra multzoa.
2025/02/07 - 15:55
''María Paz Jiménez. Misterioa argitzea'' erakusketa, Kubo aretoan
María Paz Jiménez artistaren atzerabegirako handi batekin hasiko du 25. urteurrena ospatuko duen urteko programazioa Donostiako aretoak. Maiatzaren 18ra arte egongo da ikusgai.
2025/02/06 - 15:46
17 artistaren 28 lan erosi ditu Eusko Jaurlaritzak
Bilduma Partekatua programaren bidez, jardunean dauden artista plastikoen lanak erosi eta Artium Museoaren bilduman gordetzen dira. 2020an jarri zen martxan programa, eta 200.000 euroko inbertsioa egin dute aurten berorretan.
2025/02/06 - 15:43
Chillida Lekuk lurrean eta harrian jarriko du arreta erakusketa berrian
"Harri, Lurra, Huts" erakusketaren berrogeita hamar piezek bi elementuok Eduardo Chillidaren eskulturan hartu zuten tokia aztertuko du. Maiatzera arte bisitatu ahalko da Zabalaga baserrian.
2025/02/06 - 15:40
Eusko Jaurlaritzak 17 artistaren 28 obra erosi ditu Bilduma Partekatua programan
Jesus Mari Lazkano, Gabriela Muñagorri, Juan Mieg, Natalia Suarez Ortiz de Zarate, Juan Aizpitarte, Dario Urzay eta Claudia Rebeca Lorenzo artisten lanak daude, besteak beste.
2025/01/27 - 20:51
Rekalde Aretoa zaharberrituta ireki dute
Bederatzi hilabetez itxita egon ondoren, Rekalde Aretoak berriro irekiko ditu ateak, berritasun nagusi batekin: sarrera Iparragirre kalean egongo da.
2025/01/27 - 13:37
Rekalde Aretoa zaharberrituta irekiko dute gaur
Bilboko aretoaren sarrera aldatu dute, eta Iparragirre kalean egongo da orain ate nagusia. Bizkaiko Aldundiaren aretoa 1991n ireki zuten, eta otsailaren 28an inauguratuko dute espazio berriko lehen erakusketa handia, Juan Carlos Egillorri buruz.
2025/01/18 - 17:37
Espirituen laguntzaz margotzen zuen emakume aitzindaria
Espiritismo saioetan bere baitan sartzen ziren espirituen bitartez hasi zen Hilma Af Klint arte abstraktua egiten. Margolari suediarra izan zen mota horretako koadroak egiten lehena, Kandinski bera baino lehen. Dena den, inork gutxik ezagautu du orain arte. Juan Aldaz soziologoak ezagutarazi digu
2025/01/17 - 14:57
Ikusi nolakoak izango diren Guggenheimeko 2025eko erakusketak
Bilboko museoak aurten hartuko dituen erakusketen aurkezpena egin du. Hona ikusgai jarriko dituzten artelanen lagin txiki bat: Tarsila do Amaral, Budapesteko paper gaineko maisulanak, Refik Anadol, Barbara Kruger...
2025/01/15 - 13:57
''Un pedazo de cielo cristalizado'' obra, dir-dir berriz ere Artiumen
Javier Perez bilbotar artistaren laneko 12.000 beira aleak zaharberritu eta garbitu egin dituzte.
2025/01/10 - 15:45
Eskuahaldunak elkarteko eskulturgileen lagin bat, Bilbon
"20 eskultore" erakusketa ikusgai egongo da, otsailaren 21era arte. Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzan.
2025/01/08 - 11:09
Donostiar artista bat eta Azagrako lan bat, munduko mural onenaren lehiaketako finalista
Bi lanok Street Art Cities sarietan lehiatuko dira, eta urtarrilaren 25ean, bozketa fasea bukatutakoan, jakingo dugu saririk irabazi ote duten.